“Regalo de boda” santurtziar talde bat protagonista duen 1902ko kontakizun erromantikoa

MINIATURARegalo de boda” 1898an kokatu eta 1902an Bartzelonako “Pluma y lápiz” literatura aldizkarian argitaratutako istorio erromantikoa da, non hiru santurtziar diren protagonista nagusiak. Ez da ohikoa santurtziarrak protagonistak diren

edo Santurtzin gertatzen diren narrazioak aurkitzea. Gaur egungo herri handia den garai hartako herrixkak ez du horrelakorik egin duen idazlerik izan eta kanpotarrek ez dute, zoritxarrez, gure herria euren kontakizunetarako kontuan hartu.

Horregatik topatu eta erreskatatu egin genuen “Pluma y lapiz” aldizkariaren 68. Aleko orri horixketatik Jose Maria de Teránek idatzi zuen ipuin labur hau, gero liburutegi nagusian epub eta pdf formatuetara bihurtuta, gure webgunean eskegi genuena irakurleen esku jarriz, berau epub formatuan jaitsi edo online irakur zezaten. 1900. urtean  egileak asmatu ezin zuen jauzi teknologiko ikaragarria, alegia.

Regalo de boda” jabari publikoan dago 2003. urtetik.

Garai hartako giroa erakutsi nahian, liburu elektronikoan aldizkariaren azal eta lamina batzuk sartu ditugu, bai eta egilearen, bere lanen eta argitaratu zen aldizkariari buruzko iruzkin labur bat ere.

Eta orain ezagutu itzazue Juanillo, Maria eta Miguelen bizitza, amodio eta desamodioak.

This slideshow requires JavaScript.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s