Urriak 24, Liburutegiaren Eguna

¡Viva la biblio!

FOTO 1-Borges

Liburutegiaren Eguna dela-eta, Liburua, Irakurketa eta Letra Espainiarrak Sustatzeko Zuzendaritzaordetza Nagusiaren Irakurketa eta Liburuaren Behatokiak (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa) proposatu du

Liburutegiaren Eguna ospatzea Twitterrek abian jarritako #vivalabiblio kanpainaren bidez, denok omenaldi bat egin diezaiegun erakunde berezi hauei eta bertan ari direnei. Ekimena urriaren 19an hasi eta 25ean amaituko da.

Hona hemen kanpainaren nondik norakoak:

  • Jendeak liburutegi edo liburuzain bati “maitasun adierazpena” egingo dio, twitterreko gure kontuaren bidez @observalibro, #vivalabiblio etiketa jarriz.
  • Mezu bat baino gehiago bidali ahal izango da norberak aukeratutako formatuan (testua, irudia, argazkia, bideoa eta abar).
  • Txioak urriaren 19tik 25era bidali beharko dira.
  • 5 finalista egongo dira, zeinek liburu-sorta bana jasoko duten. Irabazleak, liburu-sortaz gain, Espainiako Liburutegi Nazionalera (ELN) bisita gidatu, pertsonalizatu eta esklusiboa egiteko aukera izango du, berak aukeratutako lagun batekin.

FOTO-CARTEL

Kanpaina ez ezik, Irakurketa eta Liburuaren Behatokiak aste honetan egunero aparteko informazioa ere zabalduko du, liburutegien munduko kontu bitxiak ezagutzera emate aldera.

Hurrengo esteka honetan duzue #vivalabiblio kanpainari buruzko informazio guztia:

http://www.mecd.gob.es/cultura-mecd/areas-cultura/libro/mc/observatoriolect/redirige/destacados/2015/octubre-ok/Observatorio/Vivalabiblio-lanzamiento.html

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s