Santurtziko beirateei bisita. El correo egunkariko berria

IMAGEN CORREOOndotxo dakizuenez, urriaren 3an Santurtziko beirateei egindako lehenengo bisita burutu zen, Udal Liburutegien Sareak antolatuta. Bisitan
gure herriko beirate nabarmenenak ikusi genituen – San Juan de Dios Ospitaleko kapera, San Jorge Eliza, Casa Torre Jauregia eta Santurtziko Udaletxea – eta bertan hogei parte-hartzaileek aipatutako beirate horien konposizio-lana, historia eta sormen prozesuaren inguruko informazioa jaso zuten, Paula Mónica Betanzosek, gure gidak, beirate garaikideen teknika berrietan eta kontserbazioan diplomatua eta antzinako beirateen errestaurazioan aditua bera, emandako azalpen eta iruzkinei esker.

IMAGEN CORREO

Gaur gure asmoa ez da bisita horri buruz luze aritzea, baizik eta Silvia Osorio kazetariak kultura-jarduera honi buruz idatzi duen artikulua zuen esku jartzea. Aipatutako artikulua, Arte y contraluz, urriaren 11ko El Correo egunkariko Kultura atalean argitaratu zen, eta udalaren webgunearen “Liburutegiak prentsan” atalean aurki dezakezue.
Horrez gain, jakizue idatzi horretan, zein ziur gauden gogoko izango duzuela, “tipografiaren deabrutxoak” egindako akatsen bat edo beste antzeman daitekeela, gutxien espero duzunean deabrutxo hori bere kasa jartzen baita lanean…

Horregatik, hurrengo lerrootan gure gidak horri buruz eman dizkigun ñabardura batzuk dituzue:

  • San Jorge Parrokiako beirate guztiak XX. mendekoak dira. Uste dut hiru garai desberdinetakoak direla, batzuk 1910-1920 aldekoak (besteak beste, prozesioaren irudia duena eta horma hutsarteetan santuak dituztenak) eta beste bat berriagoa, ziuraski gerraren ostekoa, prozesioarenaren aurrean, ezkerreko alboko habeartean.
  • Beirateak sendotu eta irazgaitz egiteko erabiltzen den masilla kaltzio-karbonato eta linazi-olioaren bidez lortzen da.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s