Adio, Henning Mankell

MINIATURA

Henning Mankell, iparraldeko eleberri beltzaren maisua atzo hil zen, urriak 5, Göteborgen 67 urte zituela.

2014an minbizia antzeman ziotean, idazle suediar honek azken liburuan, “Arenas movedizas” (Tusquets), gaixotasunaren prozesua partekatzea erabaki zuen, hasiera-hasieratik gaitza heriotzaren aurrean dolu gisa bizi izan baitzuen. Idazketatik haratago dagoen ariketa honek bere bizitza pertsonala, kolektiboa eta literarioa markatu zituen lehenengo aurkikuntzaraino eraman zuen. Txikitako eta gaztetako oroitzapenak terapeutikoak izan ziren gaixotasunari aurre egiteko.

El inspector Kurt Wallander” polizia-serie ezagunaren sortzailea izan zen, antzerkia idatzi zuen, bai eta umeentzako liburuak ere, baina gizartearekin zuen konpromisoa literaturatik haratago eraman zuen: urtetan Maputoko Antzerki Nazionalaren zuzendari jardun zuen Mozambiken eta Afrikaren garapena izan zen bere obsesio handienetako bat. Semeak dioenez: “Bere obra osoan laguntza behar zutenekiko elkartasuna antzematen da, hil arte horrexek gidatu baitzituen bere ekintzak”.

SERIE WALLANDER

Guztira 40 bat liburu argitaratu zituen, berrogei hizkuntzatara itzuli direnak.

Oraindik Mankellen libururik irakurri ez duzuenok jakizue ia bere obra osoa, nola liburu formatuan hala DVDn, gure liburuetan duzuela eskuragarri, idatzi zuen azken liburua, “Arenas movedizas”, barne, laster egongo da-eta gure funtsetan.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s