La Fundación Elkar convoca la beca Joseba Jaka

MINIATURAElkar Fundazioaren helburua euskara eta euskal kulturaren sustapena eta garapena izan da hasieratik eta horretarako, beste ekimen batzuen artean, Joseba Jaka bekak sortu ziren 1996. urtean. Izen horrekin sortu ziren,Joseba bera izan zelako, beste kide batzuekin batera, Elkarren sortzailetako bat, eta, urte horretan abiatu ziren, zoritxarrez urte horretan bertan bizia galdu zuelako istripu batean.
Orain, 2016an 20 urte betetzen dira Joseba galdu genuela eta bera gogoratuz, berriz martxan jartzen dugu beka. Lehen bezala kultur sormena laguntzeko izango da. Lehenengo deialdi hau narratiba euskaraz laguntzeko izango da eta bi urtetik behin egingo den deialdi bakoitzean zehaztuko da beka zein eratako sormen lanak laguntzeko izango den, literatura, musika edo beste kultur eremu bat. Ondorengo oinarriak bete beharko ditu lanak:

jaka

– Deialdi honetara, literatur lanak, narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak), idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

– Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:

a) Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 2-5 orri bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.
b) Idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-25 bitartekoa, ez nahitaez hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.
c) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri).

– Proiektuak, 2016ko urtarrilaren 29ra arte bidal litezke helbide hauetako batera: josebajakabeka@elkarfundazioa.eus Joseba Jaka beka. Elkar Fundazioa. Portuetxe 88, Igara auzoa. 20018 Donostia

– Jasotako proiektu guztiak Elkar Fundazioak osatutako epaimahai batek aztertuko ditu eta erabakiko du haien artean zein den irabazlea. Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Joxe Azurmendik, Karmele Jaiok, Iratxe Retolazak eta Elkarreko editore batek bototik gabe, idazkari lanetan. 2016ko apirilaren 23aren aurretik emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.

– Beka 10.000 eurokoa izango da -legez egin beharreko atxikipenak barne- eta Elkar Fundazioak ordainduko dio irabazleari era honetara: bekaren diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.

– Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lana amaitua Elkar Fundazioari helarazteko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 150 orrialde* gutxienez. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena jaso. Horrez gain, lanaren martxaz jakinaren gainean edukiko ditu antolatzaileak eta epaimahaiak hiru hilero.

– Idazleak bere lana entregatuko ez balu, edo idazlan horren izaera eta kalitatea, epaimahaikoen iritziz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmenki kaxkarragoak balira, idazleak itzuli egin beharko du jasotako dirua.

– Beka jasotako idazlanaren jabetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezingo du beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez eta ondoren ere, argitaratu osteko sariak izan ezik. Elkar argitaletxeak argitaratuko du lana, eta egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko dizkio egileari. Epaimahaiak onespena ematen duenetik zortzi hilabeteko epean kaleratu beharko da lana, eta bertan bekaren aipamena egingo da nahitaez.

– Beka-deialdi honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat ematea dakar. Horien ulermenean zalantzarik balego, antolatzaileei dagokie erabakitzea.

Argibide gehiagorako: Elkar Fundazioan, josebajakabeka@elkarfundazioa.eus

*Orrialdearen neurri estandarra 1.800 karakterekoa izango da.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s