Detmold anaiek “Oihaneko Libururako” egindako ilustrazioak

09 Te puede interesar-CARLOSRudyard Kiplingen aitak berak egin zituen 1894an idazle ezagunak argitaratutako liburuaren ilustrazioak, eta ordutik hainbat eta hainbat izan dira

ateratako edizioen irudiak marraztu dituzten artistak, euren artean nabarmentzekoak direla Detmold anaia bikiak. Ez pentsa “Zapaldu gabeko lurraldearen liburua” izenaz ere ezaguna den liburuaren ilustrazioak umeentzakoak direnik, ez baita berez umeentzako liburua, Walt Disneyk zinerako egindako egokitzapena egin zuenetik irudi hori dugun arren. Edward Julio eta Charles Maurice Detmold anaiek 16 akuarela sorta egin zituzten Macmillan&Co-k 1903an egindako edizio honetarako, erabat arrakastatsuak denak. Izan ere, lan horri esker bi anaien izenak sendotu egin ziren ilustratzaile gisa. Lan honetan erraz antzeman daiteke Detmoldarrak ordura arte erabilitako pintura japoniarraren eragina alde batera utzita, Art Nouveauren bideetan barrena ibiltzen hasiko direla.

The village club

The village club

Maurice hil ostean Edwardek 1909an “Esoporen alegien” ilustrazioak egin zituen, arrakasta itzela lortuz, guztira lumatxo eta koloreetan egindako 23 irudi.

Animaliak eta landareak marrazten denbora luze eman ostean, liburuen ilustrazioari ekin zion berriro eta 12 irudi zoragarri sortu zituen 1924an Hodder and Stougtonek argitaratutako “The Arabian Nights. Tales from the Thousand and One Nights” libururako.

Mowgli and the lone wolf

Mowgli and the lone wolf

Euren kalitatea ez ezik, beste arrazoi bat ere izan dugu irudi hauek hona ekartzeko, honakoa hain zuzen: Library of Congress-Rare Book & Special Collectioneko liburutegi digitalean “Reading Room Sixteen illustrations of subjects from Kipling’s “Jungle Book” lana aurkitu dugula, Kiplingek egindako Oihaneko Liburuaren 16 pertsonaien ilustrazio eta guzti. Laminak deskargatu egin daitezke kalitate handiz, 44×57 cm-ra arteko tamaina eta 400 pda-ko erresoluziodun irudiak (150 bat megako pisua) jaitsi daitezke eta, bikainak inprimatu ahal izateko.

Akela the lone wolf

Akela the lone wolf

The ColdLairs

The ColdLairs

Shere Khan in jungle

Shere Khan in jungle

Udal Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s