“Rodeados de serpientes”: Mi dulce geisha taldearen lehen diskoa

image002Lortu egin dute. Mi dulce geisha taldeak lehenengo diskoa argitaratu du.  Hainbat urte eman dute lanean, makina bat kontzertu eskaini eta batez ere, aurrera jarraitzeko ilusio handia izan dute.

Horren guztiaren emaitza Rodeados de serpientes diskoa izan da, zeinek kritika on ugari jaso dituen, hala nola, lamiradanegra irrati-programak eskainitakoa: “diskoak ez du bazterrean uzteko ezer, kantutik kantura da ona, soinu garbia eta sendoa du, sentimendu sakonak eragiten dituzten soinu melodikoek eskaintzen dituzten ñabardura guztiei etekin atereaz”.

image001

Bizkaiko rock-metal banda honek 1962an Jack Cardiffek zuzendutako film batetik hartu zuen izena eta 2009an hasi zuen bere ibilbidea. Gaur egun hurrengo hauek osatzen dute taldea: Andrés Benzal, ahotsa; Eduardo Calvo, gitarra; Sergio Bermúdez, bateria; Raul Serna, baxua eta Patxi Alvarez, gitarra. Eurentzat musika gehien gustatzen zaiena eginez disfrutatu eta jendea ezagutzeko aukera ematen dien zaletasuna da. “Crowfunding” egitasmo bati esker, taldekideen lagunek, senideek eta jarraitzaileek albumaren grabazioan hartu dute parte zenbait “pribilegioren” truke.

image002

Gaur egun diskoaren promozioan buru-belarri sartuta daudenez, lurraldeko zenbait aretotan entzun daiteke beren musika.

No volveré a tropezar”, “Roto”, “No hay fé” edo “Ocultando la realidad” dira Liburutegi Nagusian mailegurako eskuragarri dagoen CD hau osatzen duten kanta batzuen izenburuak.

Arrakasta handia opa dizuegu!!!!!!

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s