King Kong-ek ere JI “iberiarra” du

09 Te puede interesar-CARLOSEz genukeen inoiz pentsatuko Calavera irlan bizi zen gorila erraldoiak, zenbait film, telebista-serie, komiki, bideo-joko eta 1933an “King Kong” filmaren protagonista izandakoak,

1571ean Antonio de Torquemadak “Jardín de flores curiosas” izenburupean idatzitako lanean duela jatorria. Elkarrizketa eran idatzitako obra hau sei tratatutan dago banatuta eta bertan naturaz gaindiko fenomeno beldurgarriak aipatzen dira. Bada, hortxe agertu ziren lehenengoz emakumeekin jarduten duten tximinoak. Liburuak tximino erraldoi baten gidaritzapean tximino talde bat bizi zen irla batera erbesteratutako emakume baten istorioa kontatzen du, besteak beste. Emakumeak ihes egitea lortuko du baina tximino erraldoia bere atzean joango da “emakumearenganako maitasun basatiak bultzatuta”.

FOTO 1

Istorio hau Martin del Rio jesulagun teologialariak ezagutarazi zigun 1599an “Disquisilionum Magicarum Libri Sex” izenburupean idatzi zuen demonologia tratatuan. Are gehiago, Lope de Vegak berak islatu zuen 1597an “La mujer y el simio” kontakizunean.

        La mujer y el simio

Cuentan de una mujer

que a un simio tuvo afición,

tratándole en ocasión

que no pudo más hacer

que de una nave perdida

a una isla despoblada

salió, en una tabla asida,

donde fue del regalada;

y al fin le quiso, querida. 

Los torneos de Aragón (1597)

Horrela bada, XX. mendeko zinearen mitoetako bat XVII. mendean Espainian ezagun baino ezagunagoa zen elezahar baten protagonista izan zen.

Eta ez dezazuen pentsa honakoa inuxenteen egunean zabaltzeko moduko albistea dela, hona hemen froga bat.

Lope hurrengo esteka honetan digitalizatuta:

http://bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=0000134475&page=1

Eta Torquemada beste honetan:

http://bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=0000043468&page=1

Jesulagunaren liburua digitalizatuta dago, baina lantxo hori zuen esku utziko dugu…

FOTO 2

Liburutegien sarean eskuragai dituzu bai 1933ko jatorrizko bertsioa, eta bai Jeff Bridges eta Jessica Lange aktore nagusi zein Peter Jacksonen gidaritzapean egindako remake-ak ere, 1976koa eta 2005ekoa hurrenez hurren.

Liburutegi NagusiA

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s