Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

01 PasiónPasión

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Pasión / K.G. Van Loon. 293 or.

Mediku-azterketa batean, hamahiru urteko mutiko baten aitak antzua dela jakingo du. Ama, aitaren maite kuttuna, aspaldi hildakoa da. Nor ote da mutikoaren aita? Deskubritu nahi badu, gizonak bere iraganean sartu eta emaztea zena ikertu beharko du. Egileak, azkenean, galdera baten erantzunean tematuko da: zer dakigu benetan gure ingurukoez edo maite ditugun horietaz? Lan honek arrakasta ikaragarria lortu zuen Holandan argitaratu zenean, istorioaren zintzotasun eta emozioa dela eta. Intriga psikologiko honek gai interesgarria planteatzen du bikaintasun handiz. Egilea iaioa da pertsonaiak sortzen, bizi-biziak eta alderdi aniztunak.

02 84 Charing Cross Road84, Charing Cross Road

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. 84, Charing Cross Road / Helene Hanff. 128 or.

1949ko urrian gaude. Helene Hanffek, idazle gazte ezezaguna bera, New Yorketik gutun bat bidaliko du Marks & CO-ra, Londreseko Charing Cross Road kaleko 84 atarian dagoen liburu-denda batera. Hanff andereñoa emakume sutsua, bitxia eta maniatikoa da, eta sarritan sakelan txakur txiki bat ere ez duen arren, bere jakin-min gosea asetuko duten liburu aurkiezinak eskatuko dizkio Frank Doel liburu-saltzaileari. Handik hogei urtera, oraindik gutun bidezko harremanari eutsiko diote, ia maitaleen arteko harremana bihurtuz. Posta bidezko harreman xarmagarri hau bitxi preziatua izango da, fintasun handiz liburuek eta liburu-dendek gure bizitzan duten tokia ekarriko baitigute gogora. Argitaratu zenean liburua oharkabean pasatu zen arren, hirurogeita hamarreko hamarkadatik hona arrakasta handia lortu du Atlantikoaren bi aldeetan.

03 familia giroanFamilia giroan

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Familia giroan / Beatrice Boutignon. 30 orr. (5-10 urte).

Jolas liburu honetako animaliak familiatan bilduta daude : antzekoak dira, baina, aldi berean, desberdinak.

Irakurleari dagokio deskribapenen arabera familiak bereiztea. Familia eredu asko daude : familia gurasobakarrak, tribuak, familia homoparentalak eta familia berregituratuak. Liburu hunkigarria eta samurra, ongi pasatzeko, baina baita gure arteko desberdintasunetatik ikasteko ere.

04 SchubertFranz Schubert. Piano Trio 1 & 2. Notturno

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Piano Trioa 1&2. Nokturnoa [Soinu grabazioa]  / Franz Schubert. Disko 1 (CD)

Franz Schubertek bere bizitza labur baina aldi berean, emankorraren azken urteetan konposatu zituen pianorako bi trioak. Bertan nabarmenak dira musikariaren ezaugarri nagusiak: metodoa, arintasuna, distira eta intentsitatea. Beethovenen egitura bertsua duten arren, Bonneko maisuaren lan konplexu eta landuen dramatismotik urrun daude. Schubertek nahiago du arreta kanta eder eta hiru interpreteen arteko elkarrizketetan jarri. Bi obra hauei Austriako landa zabalen musika darie, egilearen bizitzaren azken aldiko obretan, hala nola Winterreisse edo azken sonatetan, hain nabarmenak diren neke eta atsekabe kutsurik gabeak.

05 Dire StraitsDire Straits (DIRE STRAITS)

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Dire Straits  [Soinu grabazioa]  / Dire Straits. Disko 1 (CD)

Londres, 1978. urtea, “No future” lelodun punk fenomenoaren eztandaren erdian gaude. Dire Straits-ek lehenengo diskoa argitaratu du, taldearen izen bera daramana. Ez du Sex Pistols-en estiloko taldeekin zerikusirik, hurbilago dago JJ. Cale eta Tony Joe White musikari amerikar edo pub rockeko banda ingelesetatik (Dr. Feelgood, Rockpile eta abar) baina hauen soinu zikinari muzin eginez, kontzeptu minimalista landuz eta ekoizpen txukunez eginda dago.

Taldea Knopfler anaiez gain (Mark eta David), erritmo ataleko John Illsley baxu-joleak eta Pick Whitersek osatzen dute, hauxe izanik taldearen lehenengo hiru lanak egin zituen taldearen osaketa klasikoa.

Diskoan blues rock hutsa aurki dezakegu, halanola, “Six blade knife”, non John Illsley baxu-jolearen estiloa groove den goitik behera, baina horrelakoen ondoan kanta country-ak daude, “Setting me up” edo “Water of love”, kasu. Zalantza barik, “Sultans of swing” da kanta nagusia, urteekin banda britaniar honen ikono bilakatu dena eta zeinen azken gitarra-pasarteak Lynyrd Skynyrd rock-banda amerikarrak urte batzuk lehenago kantatutako euren ereserkia (Free bird) dakarren gogora.

06 LoreakLoreak

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Loreak [Ikusentzunezko materiala]  / José Mari Goenaga, Jon Garaño, 2014. Disko 1 (DVD).

Aneren bizitza goitik behera aldatuko da astero etxean ezezagun batek bidalitako lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Bestalde, Lourdesek eta Terek ere pairatuko dituzte lore misteriotsu batzuen  ondorioak, ezezagun batek astero lore-sorta bat utziko baitu euren bizitzan garrantzitsua izan zen senide baten omenez. Hiru emakumeren historia da, lore-sorta batzuek nahastutako hiru bizitza, gutxien espero dutenean ahaztuta zituzten sentimenduak sortaraziz… Baina azken batean, loreak baino ez dira. Filmaffinity

“Etsipenaren fabula garden, erakargarri eta sakona. (…). Oroitzapenaren kutsuari eta galeraren pisuari buruzko hausnarketa bikain eta zehatza. Euretako edozein”. Luis Martínez: Diario El Mundo

Liburutegi Nagusia

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s