Bidaiariak Santurtzin (II)

Itsasadarraren barra Juan Mañéren ikuspuntutik

MINIATURAArestian aipatu bezala Juan Mañé Flaquer, karlismotik gertu zegoen kazetari katalana, lau euskal probintzietan zehar ibili zen 1876an, foruak ezeztatu zirenean. Bidaia horretatik sortu zen

El Oasis. Viaje al Pais de los Fueros”, hiru aleko lan mardula Bringasek eta beste batzuek ilustratua. Liburu hauetan Mañék Euskal Herriari buruzko zenbait datu ezagutarazi zituen zehaztasun handiz: geografia, historia, artea, folklorea, etnografia, literatura, ohiturak eta erakundeak.

Gure herrialdean zehar egindako bidaiatik itsasadarraren “barra” ospetsu eta beldurgarriari buruzko deskribapena utzi zigun.

Oasis-barra

Irudian, lanaren lehenengo argitalpenekoa, itsasadarra ikus dezakegu Portugalete aldean. Aurre-aurrean pala-lurrunontzi bat, honen atzean belaontzi txikiak eta atze-atzean kai berrian, Andra Mari eliza.

Al bajar del coche (1) en las Arenas, se presenta á nuestra vista un espectáculo sumamente variado, en que las emociones se suceden y no se parecen. A nuestro frente, las aguas del rio (2) y las del mar, pugnan impetuosas por abrirse paso, unas por invadir el dominio de las otras, oponiendo pecho á pecho, luchando á brazo partido, encrespándose, estrujándose, ora retrocediendo para tomar carrera, ora cediendo terreno á la violencia del empuje, ora ganándolo al contrario, levantando en el sitio de la lucha un parapeto, una barrera, un dique, que ni el agua dulce ni el agua salada saben respetar. Este dique es la barra, (3) el banco de arena que partiendo de Algorta va á parar á Santurce, cerrando con semicírculo de espuma la especie de abra que ha formado la ria al precipitarse en el mar.

Cada vez que un buque se acerca á esa barrera, buscando refugio en Portugalete ó entrada en la ria, el corazón se oprime ante aquel albur en que se juegan la vida á un golpe de dado ó un golpe de mar multitud de seres humanos, que tal vez son esperados con ansia por sus familias, de quienes les separó durante larga ausencia toda la inmensidad del Océano. Así como en las encrucijadas y caminos solitarios, alguna cruz pide al viandante que rece por el alma del que allí pereció de muerte violenta, y le avisa que se precava del peligro, junto á la barra de Portugalete asoma con frecuencia el mástil de algún buque naufragado, que cierra el corazón del navegante y de su amigo ó deudo que le espera en tierra firme con tristes presentimientos. Dirigiendo la vista á nuestra izquierda, se nos presenta como una decoración de teatro Portugalete, separado de nosotros por el ancho de la ria, con su población escalonada, el animado movimiento de su Muelle Nuevo, (4) frente al cual, cruzan de continuo gran número de buques de todas clases y todos tamaños, arbolando todos los pabellones (5) (véase el grabado n.° 11).

Areeta deskribatu ondoren, Mañék Algorta ere deskribatu zuen eta horrekin batera, portu-pilotuen lana:

En este puertecito, lo mismo que en Portugalete y Santurce, no se dedican á la pesca; pero sus hijos se ocupan, como los de aquellos, en un ejercicio penoso pero importante, el de dotar de prácticos (6) á los buques que navegan con rumbo á Bilbao, de auxiliar á los que se ven comprometidos en el abra, y de la navegación de largo. El primero de estos servicios, consiste en salir á la mar, embarcados en una lancha, á mas de treinta millas del litoral frecuentemente, á dar caza á los buques que traen rumbo á Bilbao: en cada uno de éstos, se embarca un práctico, y así que se acerca el buque á la altura de la Galea, empuña aquel el timón, lo dirije, lo encamina salvando los escollos que presenta  la barra , y lo hace fondear dentro de la ria , en el sitio que cree más apropósito para su estancia , según su cargamento y calado .

Oharrak:

  1. Ziur aski animaliek tiratutako tranbiaz ari da, 1872tik Bilbo eta Areeta lotzen zuenaz hain zuzen.
  2. Transkribapenean jatorrizko testuaren grafia gordetzea erabaki da.
  3. Portugaleteko barra” Santurtzi eta Portugalete artean zegoen hondar-meta aldakorrari deitzen zitzaion, zeinek zaildu eta askotan oztopatu egiten zuen itsasadarrean gora nabigatzea. Evaristo Txurrukak diseinatutako burdinazko kaiak itsasadarra bideratu eta ibilbidea estutu zuen. Horrela konpondu zen barra beldurgarriak sortzen zuen arazoa.
  4. 1850ean Portugalete kostaldeko hiri txiki bat zen, oraindik erdi-aroko itxura gordetzen zuena. Orografiak ez zuenez herria gune zaharretik zabaltzeko aukerarik ematen, hiria kaian zeuden hareatzetatik zabaldu zen. Hiria zabaltzeko bi plan egin ziren, lehenengoa 1869 eta 1872 urteen artean eta bigarrena 1904 eta 1917 urteen artean. Lehenengo zabalguneak kai zaharra 4 metro zabaldu zuen eta bertan bost etxe-sail dotore eraiki ziren lau zehar-kalez banatuta, eta horrela, bainuetxea mantendu eta hondartza herriarekin lotu zen.
Mañék hurrengo irudian agertu bezala ikusiko zuen kai berria. Irudiaren iturria: http://mareometro.blogspot.com.es/2014/01/el-primer-ensanche-del-muelle-nuevo.html

Mañék hurrengo irudian agertu bezala ikusiko zuen kai berria.
Irudiaren iturria:
http://mareometro.blogspot.com.es/2014/01/el-primer-ensanche-del-muelle-nuevo.html

5. Bilboko portuaren ohiko merkataritza-jarduerari hurbil zeuden burdin-meen zainen ustiapen gogorra gehitu zitzaion, batez ere Europako siderurgian Bessermer bihurgailuak erabiltzen hasi zirenetik. Horrek guztiak trafiko handia sortu zuen itsasadarrean.

6. Itsasoaren indarrak, hareatzek, haitzek eta barrak sortutako arriskua dela-eta, hain zen zaila itsasadarrean sartu eta bertatik irtetea, ezen beharrezkoa zen portu-pilotu edo lemazainen laguntza, Santurtzi, Portugalete, Zierbena edo Algortako marinelek egin zezaketen araupeko jarduera hain zuzen. Ontziak itsasoan egoten ziren itsasontzien zain, barraren inguruetara gidatu eta behin han, pilotu nagusiak operazioen zuzendaritza hartzen zuen. “Ipuin laburren bildumaren” aleetako bat lemazainei eskaini genien, Juan Antonio Rubio Ardanazek idatzitako “Los lemanes de Santurce. Protagonistas de la cultura marítima” hain zuzen.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s