KABIEZES. Memoria Historikoa Berreskuratzen

PLAZA DE CABIECESArgazki batek argi islatu ohi du gizarte bat nolakoa zen une jakin batean. Horren jakitun izanik, duela hainbat urte Mendi Alde dantza-taldeak memoria historikoa berreskuratzeko lanari ekin zion.

 

Horrela bada, taldea duela hainbat urte ikerketa-lan bat egiten hasi zen agiri eta argazki zaharrak bilduz, Kabiezes eta kabiezestarrak orain dela ez urte asko nolakoak ziren jakiteko asmoz. Azken batean, argazkiak dira iragan hurbil horren lekuko zuzena, zeinen arrastoak apenas igartzen diren gaur egungo paisaian.

XX. mendearen hasiera arte, Kabiezes biztanle gutxiko baserri ingurua zen, bertan nekazaritza eta abeltzaintza ziren nagusi (hortik dator “moñigero” ezizena, ezizen horrekin baitziren ezagunak kabiezestarrak). Serantes mendiaren magalean baserri zuri, baratza eta landa berde itzelez osatutako irudi bukoliko horrek aldaketa handia izan zuen 50 eta 60.hamarkadetan. Urte horietan industrializazioak eragindako migrazio-mugimendu handiak Bizkaiko herri eta auzo askoren garapena ekarri zuen, herri eder horiek hiri bilakatuz. Kabiezesek ere, Nerbioi itsasadarreko Ezkerralde eta Meatzaldeko beste toki batzuek bezala, bilakaera hori izan zuen, laster heldu zelarik Santurtziko auzorik jendetsuena izatera, guztiz desitxuratuz herri gisa zuen nortasuna, izan ere, bi belaunaldi eskasetan ahaztu egin da nolakoa zen garai hartako Kabiezes eta orduko kabiezestarrak.

FOTO 1

Mendi Alde dantza-taldearen ekimen honen bidez, tradizioak eta modernotasunak bat egin dute “Kabiezeseko Memoria Historikoa Berreskuratzeko I. Jardunaldi” honetan (izen hori jarri baitzaio ekimenari), eta aire zabaleko erakusketa bat jarri dute abian. Santurtziko Udalarekin elkarlanean jorratu den erakusketa honetan 15 argazki zahar jarri dira ikusgai 9 paneletan, ia ahaztuta dugun iragana eta auzotarren nortasuna gogora ekarriz. Erakusketa azokan eta metroaren geltoki berriaren inguruan ezarri da.

FOTO 2

Aukeratutako irudietako batzuek ehun urtetik gora dute eta bertan San Pedroko eliza zaharra ikus daiteke, inguruko baserriak, bolatoki zaharra, Piliren taberna, estankoa, kioskoa, Teileria eta abereekin batera argazkian agertzen diren auzotarrak ere bai; horrez gain, badira inguru horretako paisaiaren zenbait argazki ere.

FOTO 3

Erakusketa iraunkor honen osagarri mendi Aldeko kidea den Andoni Floresek egindako lau metroko eskultura bat ezarri da, dantzaren beraren eta Mendi Aldeko partaide izan diren eta izango diren taldekide guztien omenez.

Hurrengo argazki guzti hauek erakusketa horretatik hartu dira.

Kabiezesko Liburutegia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s