Argitalpen berria: Shakespeareren “Uda gau bateko ametsa” Bingen Ametzagak itzulia

09 Te puede interesar-CARLOSBingen Ametzaga Algortarra (1901-1969) idazlea eta euskara itzultzailea zen. Euskaltzale ezagun honek hizkuntza sustatzeko lan handia egin zuen,

batez ere Hego Amerikan gerra zibilaren ondoren erbesteratua izan zen bitartean. 1957an Euskaltzaindiak aitortu zion aipatutako lana eta euskaltzain izendatu zuten..

Procedencia de la il.: Euskomedia

Irudiaren iturria: Euskomedia

Bere genero nahienak ipuina, narrazioa, saiakera eta olerkia izan ziren. Baina mundu mailako idazle ezagunen itzulpenetan nabarmendu da gehien. Hainbat literatura lan itzuli zituen euskarara, nahiz eta asko argitaratu ez ziren. Horixe gertatu zitzaion Uda gau bateko ametsa lanari (“A Midsummer Night’s Dream” = “El sueño de una noche de verano”), Wiliam Shakespeareren lan ezaguna dena. Ametzagak 1952an itzuli bazuen ere, 2015era arte ez da argitaratu eta EIZEI Itzultzaileen bilduman aurkeztu dute lehenengoz.

Procedencia de la il. : Eizie http://www.eizie.eus/Argitalpenak/aitzindariak

Irudiaren iturria : Eizie

Argitalpen honetan, Ametzagak eskuizkribuan erabili zituen hizkuntza (gipuzkera batua) eta idazkera errespetatu dira, bakarrik zenbait ohar eta egokitzapen ortografiko sartu direlarik.

Lana paperez eta formatu digitalean dago, azken hau EIZEIren webgunean (PDF – 975 KB) eta webgune honetan mundu mailako beste zenbait lanen itzulpenak ere badira.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s