Portugaleteko mareometroa

10 En el entornoSanturtziarrok dugun ohitura osasuntsuetako bat arrantzaleen portutik itsasadarrean gora paseoan ibiltzekoa da, hankek, eguraldiak edo ordutegiak uzten diguten tokiraino. Bide honetan, zalantzarik gabe, erloju moduko tramankulu bati erreparatuko genion guztiok.

FOTO 1Benetan mareometroa da. Mariak neurtzeko edo erregistratzeko balio du eta kaietako sarreretan jartzen da itsasontziei dagoen sakonera jakinarazteko.

Argitu beharra dago gailu hau mareometroa dela, eta biribilkian itsasadarraren maila agertzen da metrotan, mariaren arabera. Antzeko funtzioa betetzen dute “mareografoek. Azken hauek gainera, unean uneko mariaren altuera jasotzen dute grafikoetan.

Portugaleteko Mareometroa 1883ko azken hiruhilabetekoan jarri zen Hiribildu honetako Churrucaren Moilan, seinale-dorre zaharraren ondoan, nabigaziorako elementu osagarri modura. Burdinazko Kaiaren eraikuntza bukatzean (1881-1887) nabigazioa askoz errazagoa zen, honen aurretik itsasbeheran nabigazioa oztopatu eta istripu asko, haietako batzuk itsasontziak ondoratzea ekarri zutenak, eragin zuen hondar barra beldurgarria sortzen baitzen.

Portugaletekoa presio-mareometroa da, datuak automatikoki jaso ezin dituena, berauek orratza biribilkian egiten duen mugimenduaren bidez adierazten baitira soilik, erloju batean bezalaxe.

FOTO 2

Borrel-Wagner erloju-enpresak sortu zuen Parisen, biribilkian agertzen den moduan. Urte askoan zehar bertan behera utzitakoan, Bilboko Portuko Agintaritzak zaharberritu zuen eta 2000ko martxoaren 2an berriro inauguratu zuten, nahiz eta ez zuen erabilpenik.

Munduko gailu bakarra da. Eskalako mareometroen gaineko dokumentazio ugari dago eta mareografoen gainekoa eta beren bilakaeraren gainekoa ere bai. Baina ezin izan dugu Portugaleteko erloju mota honen inguruko berririk aurkitu, beraz oso bitxia da. Litekeena da gehiago egon izana, baina ez dago inolako aztarnarik. Eta hementxe dugu, gure inguru hurbilenean.

Las Viñasko Liburutegia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s