“On Boniren” medailoia

00 MINIATURABonifacio Alcalde y Echániz (1896-1966), “On Boniizenez ezagunagoa izan zena, San Jorge elizako erretore koadjutorea izan zen 1929tik 1938ra. Data honetatik

1966an hil zen arte parrokia bereko ekonomoa. Hil zen urtean bertan Udalak, José Hernández presidentea zela, parrokiak eta herriko zenbait erakundek eta elkartek herritarrei proposatu zieten guztien artean brontzezko plaka ordaintzea. Apaizaren merezimenduen artean, honakoak azpimarratzen ziren: santurtziarra izatea, karitatea eta behartsuei eta eskolei eman zien etengabeko laguntza.

Santurtziko Udal Liburutegiak BONIFACIO ALCALDE ECHANIZ "DON BONI" (Santurtzi, 1896 – Santurtzi, 1966). Karmengo Amaren portuko irudiaren oinarrian 1967an jarritako brontzezko medailoia, 28 urtez San Jorge elizako parrokoa (1938-1966) izan zen apaiz honen omenez, bera bertako apaiz zela, Santurtziko zaindari kanonikoa den Karmengo Amari egindako monumentua eraiki baitzen.

Santurtziko Udal Liburutegiak
BONIFACIO ALCALDE ECHANIZ “DON BONI” (Santurtzi, 1896 – Santurtzi, 1966). Karmengo Amaren portuko irudiaren oinarrian 1967an jarritako brontzezko medailoia, 28 urtez San Jorge elizako parrokoa (1938-1966) izan zen apaiz honen omenez, bera bertako apaiz zela, Santurtziko zaindari kanonikoa den Karmengo Amari egindako monumentua eraiki baitzen.

Garai hartako Santurtziko “Zein da zein?” jolasean, deialdia sinatu zuten ondoko hauek ditugu:

  • Miguel Muñoz, Alkateordea
  • Miguel Sancho behin-behineko erretorea
  • Julio Lucena Arrantzaleen Kofradiaren izenean
  • Carlos Montejo, Kabiezeseko Familia-elkartearen izenean
  • José Pereiro Zentro Katolikoaren izenenan
  • Dolores Beiztegui de Delgado, Elisa Bilbatu eta Concepción Parro de Núñez, Parrokia-elkarteen ordezkariak.

Medailoia kaian dagoen Karmengo Ama Birjinaren monumentuaren oinarrian ikus dezakezue eta “Oroitzapenezko erliebeak I” argitalpenean aipatu genuen.

Hoy podemos dar a este su autoría: El artista seleccionado para su ejecución fue el santurtziarra Ricardo Iñurria (1908-1995), autor también de este entrañable monumento a la Virgen.

"Autorretrato" (1973) Dedicado al que fuera crítico y profesor de arte en la Universidad de Deusto Luis Lázaro Uriarte Fuente: VV.AA.: “Ricardo Iñurria”, Fascículo Nº 39 de Pintores y Escultores Vascos de ayer, hoy y mañana. La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

“Autorretrato” (1973)
Dedicado al que fuera crítico y profesor de arte en la Universidad de Deusto Luis Lázaro Uriarte.
Fuente: VV.AA.: “Ricardo Iñurria”, Fascículo Nº 39 de Pintores y Escultores Vascos de ayer, hoy y mañana. La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

Oraingoan egilearen izena eman dezakegu: medailoia sortzeko aukeratu zuten artista Ricardo Iñurria (1908-1995) izan zen, monumentua ere sortu zuena.

Egileak Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan eta Basterratar anaia eskultoreen tailerrean burutu zituen lehen ikasketak. Margolari ibili zen eta zenbait pasaia, natura hil eta erretratu egin zituen; baina eskultura izan zen bere lehentasuna, zeinetan irudigintza polikromatuko lanak nabarmentzen diren.

Iñurriaren irudia euskal eskultoreen bigarren belaunaldiarekin lotuta geratu da, Francisco Durrio, Nemesio Mogrobejo edo Moisés Huertaren ostean.

Bilboko Aste Santuan bere lan handi bat ikus dezakegu, Pasioaren kofradiarena dena: duela gutxi zaharberritu duten “Ecce homo” (1994). Ostiral Santuan ateratzen dute prozesioan. Bitxikeri bezala, Kristoren aurpegia egiteko modeloa Colón de Larreáteguitik salerostean zebilen Granadako ijito bat izan zen eta soldaduarena Madriles izeneko boxeolaria. Pasoa bertatik bertara ikusi nahi baduzue, Bilboko Aste Santuko Pasoen museoan duzue (Iturribide 3).   Museo honetan, “Los azotes” izeneko pasoa ere ikus dezakezue, artista berarena.

Halaber, aspaldi Banco Hispano Americanoren egoitza zen Bilboko Kale Nagusiko 4. atariaren goiko aldean egile beraren Minerva jainkosa erraldoia dago bilbotarren joan etorriei begira.

Hurbil ditugun eraikin eta elizetan artista honen lan ugari daude, zuen esku utziko dugu aurkitzea.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s