Truebaren omenezko monumentua Montellanon

10 En el entornoGaldameseko Montellano auzoa paraje paregabea ez ezik, Antonio Trueba Bizkaiko kronikagile eta idazlearen jaioterria ere bada.

Montellano Santurtzitik hurbil dago. Muskiz eta Sopuerta batzen dituen errepidean aurrera, gaur egun Foru Aldundiarena den El Pobal olategia, birgaituta bera, ezkerretara utzi eta gutxira dago auzoa.

Gaur egun ezer gutxi geratzen da “Anton el de los Cantares” 1810eko Gabon Gauean jaio zen etxetik, ate zuzena duen horma bat eta leiho txiki bat baino ez. Etxea txikia zen landa-etxea izateko, 150 bat m2 (15 x 10,20 oinplanoan) 60 cm lodiko hormez inguratuta, Enkarterri aldean hain ohikoak ziren turtziar estilokoa. Barruko egitura eskualdeko ohiko etxeek zuten berbera zen, beheko solairuan kortak zeuden, lehenengoan gela eta bigarrenean ganbara, uzta edo belar lehorra gordetzeko.

01 trueba casa peq

Orubean idazlearen omenezko monumentua dago eta etxearen kontrahorma batean Galdameseko udalerriak idazlearen heriotzaren lehenengo urteurrenean ezarritako plaka bat.

02 trueba 1 centenario peq

Monumentu hau ez da Mariano Benilliurrek egin eta Bilboko Albia Lorategietan dagoena bezain ezaguna, baina badu istorio bitxi bat:

03 trueba monumento peq

Idazlearen gorpuzkiak Mallonako Hilerrian zeuden baina berau itxi behar zutela-eta, erabaki zen Abandoko San Bizente elizaren barruan mausoleo bat egitea eta bertan gordetzea. Parrokoari ez zitzaion ideia gustatu eta elizaren beste toki batean jar zedila eskatu zuen. Mausoleoan olerkariaren emaztearen gorpua ere gorde zen, nahiz eta hasieran ez zegoen aurreikusita. Horrez gain, Manuel Basterrak eta Manuel Maria Smithek, monumentua diseinatu zuen arkitektoak, desadostasun ugari izan zituzten eta Euskal Kultura Batzordeko kideen artean ere gorabehera handiak egon ziren. Tira bada, denborak ematen duen distantziatik aztertuta, hura egoen arteko borroka handia izan zen, omendu nahi zuten gizon apalaren figurarekin bat ez zetorrena eta ezarritako helburuetatik ezin urrunago.

Azkenean, monumentua lekuz aldatu eta Montellanora eramatea erabaki zen, 1930eko abuztuaren 24an inauguratuz, auzoko santuaren egunean. Miraria badirudi ere, oraindik bertan dago ikusgai, zenbait kultur elkarteren ahaleginei esker.

04 trueba monumento detalle peq

Basterrak lan sintetikoa egin zuen, itxuraz zahar eta monumentala, erabilitako bloke handiak gogor zizelatuz. Apenas dagoen apainduta, lau apaingarri geometriko txiki baino ez ditu kare-harriz egindako arkuan, non gorde behar zen eskultoreak 1920an mausoleorako egin zuen hilarria, Enkarterrietako olerkariaren bertso batzuk idatzita zituen beltxarga bat:

“Dicen que el cisne cuando muere canta

y hoy tanto de mortal mi dolor tiene

que acaso es la del cisne mi garganta;

La voluntad de Dios es justa y santa.

Hágase en mi, Señor, lo que ella ordene!”.

Bertsoak oraindik ikus daitezke harrian zizelatuta eta irakurri ondoren, eguna argia bada, bertako ikuspegi bikainak goza ditzakezue: Zipar, Pico de la Cruz eta Pico el Moro mendiak eta San Esteban, El Cerco, Las Cortes eta Arenao auzoak.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s