Pinteresten eguneraketa

11 Horario-ASIER2013an Pinterest sare sozialean gure kontua sortu genuenetik, hainbat izan dira  jarri ditugun taulak

eta gai askotakoak (gure sarea osatzen duten liburutegietako “bisita gidatu” gisako ikuspegi panoramikoak, emakumeari egindako omenaldiak martxoaren 8ko ospakizuna dela-eta, arte erakusketak, musika taldeak, idazleak, pintoreak…).

Oraingo honetan, eta honen gaineko berririk izan ez dutenentzat, gure kontuan hiru taula gehiago jarri ditugu: Sardinerak artean, Euskal Urmargolariak eta Agurtza.

Tres tableros-EUSKERA definitivoLehenengoan, “Sardinerak artean, hainbat artistek nola islatu dituzten sardinerak, santurtziar zein kanpotarrak, ikusiko dugu. Adibidez, Darío de Regoyosen “En el puente del Arenal” margolan inpresionista, zeinetan Riberarako bidean doazen sardinera bi dauden, edo Valeriano Béquerren “Sardinera” xilografia, sardinera klasikoa duena.

PANTALLAZO-Sardineras-EUSKERA

Bigarrenean, “Euskal Urmargolariak”, Euskal Akuarelarien Elkarteak duela hilabete batzuk Casa Torre Jauregian egin zuen erakusketako bi lan jarri dira, biak gure herriko txoko ezagunetan inspiratutakoak: “Juan José Mendizabal plaza” eta “Kaia”,  José Luis Molina Moraren eta J. A. Uriarteren lanak, hurrenez hurren.

PANTALLAZO-Acuarelistas-EUSKERA

Hirugarrenean, “Agurtza”, Manu Océnen 16 argazki erakusten dira eta hemendik eskertu nahi diogu izan duen eskuzabaltasuna argazkiok taulan jartzen utzi digulako.
Aipatutako argazkiek argazki oinak dituzte eta hauek, batetik, XX. mendeko arrantza ontziko arrantzaleen bizitza nolakoa zen kontatzen digute eta, bestetik,  gure kostaldean bizirik irauten duten arrantza-tresnak erakusten dizkigute, gure ondarearen parte direnak.
1968an Lekeitioko Murelaga ontziolan eraikitako eta Agurtza izeneko atunontzi hau – gure kostaldeko baxurako arrantzarako benetako ontzia-, Nautika Eskolaren ondoan lehorreratuta dagoena,  Arrantzaren Interpretazio Zentroa bilakatu dute. Gauza bera gertatu zaio “Reina do Carme” atunontziari, Bureloko (Lugo) lehengusu galiziarrari. Aldizkari honetan irakur dezakezuen “Agurtzaren lehengusu gaztea” izeneko artikuluan  azken honen berri ematen dizuegu.

PANTALLAZO-Agurza-EUSKERA

Hiru gai hauen gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, Santurtziko irudiak eta “Bolintxi” aldizkariko Zuretzat interesgarria izan daiteke atalean duzue.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s