Gure irudia: Sardinera

MINIATURA-Adolfo GuiardAdolfo Guiardek (1860-1916) gaztetan egindako ur-margoa. Guiard margolari bilbotarrak garrantzi ikaragarria du Euskal Herrian, izan ere, gure inguruan

inpresionismoa sartu zuen margolaritzat jotzen da, Parisen bizi izan zenean ezagutu baitzuen margo-joera hori. Honakoa kartoi-mehearen gainean egindako ur-margo txiki-txikia da, 38×27 cm-koa. Hamabost urteko gazte batek margotutako lan errealista honetan, hondartza batean langile deigarri horietako bat oinutsik ikus daiteke, atzean itsasoa eta harkaitzak dituela eta saski laua buru gaineko “sorkian” ondo kokatuta. Sardineraren jantziak kolore argia du, kolore biziko motibo lineal batzuek argiztatuta. Margo-lanak emakume horien jantziaren kolorea nabarmentzen du, argazki zaharretan zuri-beltzean baino ikusi ezin dugun jantziari bizia emanez.

Sardinera. 1875 Kartoi-mehe gaineko ur-margoa 38x27 cm. Bilduma pribatua. Irudiaren iturria. Ciudad de la pintura

Sardinera. 1875
Kartoi-mehe gaineko ur-margoa 38×27 cm. Bilduma pribatua.
Irudiaren iturria:  Ciudad de la pintura

Lan honetan 1900 eta 1922 urte arteko “Foto Luxeko” argazki bat dago zuri-beltzean, Auñamendik “Santurtziko Sardinera” izenburupean jasota.

Sardinera “artistiko” gehiago Pinteresten daude, irudien sare sozialean, bertan eurei eskainiz dugun taulan.

Txo, 1887 Oihal gaineko olio-pintura 62 x 41 cm. Arte Ederretako Museoa. Bilbo Irudiaren iturria: http://pintura.aut.org/SearchProducto?Produnum=66024

Txo, 1887
Oihal gaineko olio-pintura 62 x 41 cm. Arte Ederretako Museoa. Bilbo
Irudiaren iturria: http://pintura.aut.org/SearchProducto?Produnum=66024

Hil ondoren, Bilboko Udalak omenaldia egin zion Doña Casilda Parkean (Ahateen Parkea izenaz ezaguna) dagoen iturri-bankua margolariari eskainiz. Art decó estiloko lan hau Felix Agüerok eta Estanislao Segurolak egina da.

Adolfo Guiardi eskainitako monumentua, Doña Casilda Parkea Irudiaren iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

Adolfo Guiardi eskainitako monumentua, Doña Casilda Parkea
Irudiaren iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

ETBn margolari eta bere lanari buruzko erreportaje ederra aurki dezakezue euskaraz (29.18”)  hurrengo esteka honetan.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s