Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu. Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

Ana G. / Liburutegi Nagusiak gomendatua Charlotte / David Foenkinos. 216 or.Charlotte

Ana G. / Liburutegi Nagusiak gomendatua. Charlotte / David Foenkinos. 216 or.

Foenkinosen “Charlotte” liburuaren azal koloretsua oso deigarri egin zitzaidan (oraindik ez nekien liburuko pertsonaia nagusiarena zela, Auschwitzen hildako Charlotte Salomon pintorea), baina Foenkinosen iruzkinak agian ez nindukeen irakurtzera bultzatuko, “hamar sari jaso zuen” “La delicadeza” liburua gogo biziz irakurri bainion eta gehiagoren gogoz geratu nintzen.

Irakurzaletasun handia duen Interneteko foro bateko “lagun birtual” baten gomendioak irakurrarazi zidan liburua. Hasieran astun xamarra iruditu zitzaidan zuen estiloa etena zelako, oso esaldi laburrek osatzen baitute testua. Eleberriaren une batean idazleak arrazoitzen du estilo hori hartu izana eta konbentzitu ninduen. Bukaerara arte etenik gabe irakurri nuen. Lastima beste batzuetan egiten dudan bezala egin ez izana…

Gas-ganberan hil zuten pintore judu baten biografia da. Pintorearen lana duela gutxira arte izkutuan izan da, baina gaur egun Amsterdameko Museo Juduan omen dago. Han izan nintzenean ez nuen ikusi; Foenkinosek, berriz, bai eta liluratuta utzi zuela onartzen du. Zer egingo diogu! Badugu aitxakia hurrengo batean joateko lurralde horretara.

Oso liburu gomendagarria iruditu zait. Nolabait, emakume horren patua dela-eta, orain zinerako egokitzapenagatik gaurkotasun handia duen “Suite francesa” liburuaren parean dagoela uste dut. Azken hau Nmirovskyrena da eta oso gustukoa izan nuen.

Ana G. / Liburutegi Nagusiak gomendatuta La nostalgia feliz / Amelie Nothomb. 144 or.La nostalgia feliz

Ana G. / Liburutegi Nagusiak gomendatuta. La nostalgia feliz / Amelie Nothomb. 144 or.

Nothomb oso bitxia da, ez dakit gustu guztietarako den, baina neuri gustatzen zait. “Munstro” modukoa da (azalean dagoen neska beti ateratzen da). Antza denez, lesbiana eta anorexikoa den hau Belgikako familia aristokrata baten alaba da eta Japonian jaio zen, aita han baitzebilen enbaxadore. Konpultsiboki idazten du eta idatzitako eskuidatzi bat aukeratzen du urtero argitaratzeko.

Honako hau ez dakit ondo nolakoa den, baina ziur nago berehala irakurriko dudala (Austenen “Emma” liburuari buruzko solasaldiek tartea uzten didatenean). Bere lanen artean gomendagarriena “Estupor y temblores” liburua da, zeinetan bere benetako esperientzia kontatzen duen. Nagusitan Japoniara bueltatu zenean multinazional batean hasi zen lanean eta lanpostuetan behera egin zuen gizonezko komunak garbitzera heldu arte. “Estupor y temblores” liburuan agertzen dena protokolo japoniarrak agintzen duen enperadorearen aurreko jokamoldea da.

Liburutegi Nagusia / Liburutegi Nagusia gomendatuta Ágata Mistery y el enigma del faraón / Sir Steve Stevenson . 133 or. (8-10 urte).Ágata Mistery y el enigma del faraón

Liburutegi Nagusia / Liburutegi Nagusia gomendatuta. Ágata Mistery y el enigma del faraón / Sir Steve Stevenson . 133 or. (8-10 urte).

Egipto, Erregeen Harana. Arkeologo talde bat faraoi misteriotsu baten hilobia deskubritzear dago. Aurkikuntza iraultzailea izan liteke… Zoritxarrez hilobira heltzeko jarraibideak dituen taulatxo preziatua lapurtu egin dute. Kasu hau Agatha eta Larry Mistery ikerlarigaiek baino ezin izango dute konpondu!!! Larry Misteryk ikerlari-eskolako azterketa gaindituko badu, hiru egun baino ez ditu izango Erregeen Haranean egindako lapurreta arkeologikoaren errudunak aurkitzeko. Horrela bada, Agatha lehengusina eta Mistery Houseko etxezaina den Kent jaunarekin batera, Egiptorantz abiatuko da lapurreta ikertzera.

8 urtetik gorakoentzako abentura-istorioa da, irakurle gazteei izugarri gustatuko zaiena.

Liburutegi Nagusia / Liburutegi Nagusia gomendatuta The Late String Quartests [Soinu grabazioa] / Ludwig van Beethoven. Disko 1 (CD)The Late String Quartests

Liburutegi Nagusia / Liburutegi Nagusia gomendatuta. The Late String Quartests [Soinu grabazioa] / Ludwig van Beethoven. Disko 1 (CD)

Kuartetoa lan minorrean, op.132” lana Beethovenen laukote-artearen gailurra da 127, 130, 131 eta 133 opusekin batera. Galitzin printze errusiarraren enkarguz idatzitakoa da eta egilearen hitzetan bere izena eramateko merezimendu gehien duenetakoa. Samina eta sufrimendutik abiatu eta osasuna berreskuratzerainoko bide luzea da hemen aurkezten diguna, osasunaren adierazpen nagusia hirugarren mugimenduan azaltzen delarik Esker Ona den. 135 opusa, berriz, hari-laukotetan azkena da eta bizirik egon zen azken urte penagarrian idatzita badago ere, ez da lan tristea. Are gehiago, aurreko tentsio ikaragarriaren ondoren, nolabaiteko lasaitasuna ekartzen du.

Bertsioa New Yorkeko Brentano Laukotearena da, 1992an sortua. Taldea bereziki ezagun egin zen teknika bikaina, musikalitate paregabea, argitasuna eta entonazio perfektua uztartzen asmatu zuelako.

Liburutegi Nagusia / Liburutegi Nagusia gomendatuta Greatest hits [Soinu grabazioa] / ZZ Top. Disko 1 (CD)Greatest hits

Liburutegi Nagusia / Liburutegi Nagusia gomendatuta. Greatest hits [Soinu grabazioa] / ZZ Top. Disko 1 (CD)

ZZ Top-en kasua bakarra da rock musikaren historian, Texaseko banda honetan gaur egun 1969an banda sortu zeneko taldekide berberak baitaude, Billy F. Gibbons, Dusty Hill eta Frank Beard hain zuzen.

Bandaren musikaren alfa eta omega blues-a den arren, rocka eta hego-aldeko soularen zipriztinak ere baditu. Baina etorkizunari begira dagoen taldea da, izan ere, musika-elektronikoan lehen urratsak emanda daude. Bereziki kanten hitzak dira aipagarriak, umore finez idatzita egoteaz gain, interpretazio bikoitzerako aukera ematen baitute.

Talde honek hain du ibilbide luzea, ezen beti labur geratuko den bere arrakasta handienez egindako disko bat, are gehiago 1992an editatu bazen. Diskoan denetik dago Degüello (1979) kantatik hasi eta Recycler (1990) kantaraino, baina kanpo geratu dira bandaren hasierako disoetako zenbait kanta, gordinenak hain zuzen, bertan osoatu zelarik “hiru gizonon” rock tipikoari darion blues soinua.

“Little old band from Texas” deitutako taldearen edozein bildumatan Eliminator (1983) trilogia (“Gimme all your lovin’”, “Sharp dressed man” eta “Legs”) derrigor azaldu behar da, bere bideoklipak aitzindariak izan baitziren 80 hamarkadako MTV katean. “Tush” ere bertan da, bai eta “bizardun” hauen kantarik ezagunena ere: “La Grange” buggie-rik handienetako bat.

Udal Liburutegi Nagusia. / Liburutegi Nagusia gomendatuta Pozitia copilului [Ikusentzunezko materiala] / Calin Peter Netzer, 2013

Madre e hijo

Udal Liburutegi Nagusia. / Liburutegi Nagusia gomendatuta. Pozitia copilului [Ikusentzunezko materiala] / Calin Peter Netzer, 2013

32 urteko gizon batek autoa azkar baino azkarrago gidatzen doala ume bat harrapatu eta hil egingo du. Kartzelan eman beharko ditu hurrengo urteak, hiru eta hamabost urte arteko gartzela-zigorra baitu zain, baina amak, Errumaniako goi-mailako arkitektoa bera, ez du etsiko eta bere esku dagoen guztia egingo du semea kartzelan sar ez dezaten. Filmaffinity

Drama ikaragarria, atzean hilobi bat bezain hotz, errukigabe eta saihestezina den istorioa duena.” Manohla Dargis: The New York Times

Melodrama klaustrofobikoa da (…) Eszena askotan maisutasuna antzematen da (…) Baina amaiera bikaintasunetik haratago dago”. Jordi Costa : El País egunkaria

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s