“Altxorraren irla” NC Wyethek irudiztatuta

09 Te puede interesar-CARLOSNork ez du inoiz amets egin altxor bat aurkitzearekin? Nork ez du inoiz pirata izan nahi izan? Nork ez du bere burua abordatzez, kanoikadez, sokateriaren karraskez

ezpata hotsez, denboralez eta masta nagusian haizean harrotzen diren hezur zuridun bandera beltzez osatutako mundu batean irudikatu?

Eta azkenik, ba al da “Altxorraren irla” irakurri ez duen norbait? Hauxe da beste guztien gainetik piratei buruzko eleberri nagusia, Robert Louis Stevensonek idatzia eta hasiera batean (1881-82) atalka argitaratua. Liburu honek zenbait eredu utzi dizkigu betiko, esate baterako, Jim Hawkins protagonista gazte eta adoretsua, John Silver Luzea pirata errena eta honen loro hitzontzia, Flint Kapitaina.

Robert Louis Stevensonek idatzitako eleberri ospetsu hau XX. mendearen hasierako artista askok irudiztatu zuten. Horien artean nabarmentzekoa da Newell Convers Wyethek (1882-1945) egindako irudiak. Wyeth marrazkigile eta margolari handia izan zen, izan ere, Estatu Batuetako ilustratzaile handienetakoen artean dago. Laminak 1911n Scribner argitaletxerako egindako “Treasure Island” liburuaren ediziokoak dira eta bere lanean hauexek ditugu bikainenetakoak.

Eta baldin eta baten batek oraindik irakurri ez badu, liburutegian dugu paperean edo e-readerrean doan deskargatu edo online irakurtzeko: Guttenberg proiektuan ingelesez Louis Rheadek 1915ean irudiztatutako edizioa edo  1901ean Manuel Caballerok gaztelaniara egindako itzulpena, D. Appleton New Yorken argitaratutakoa.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s