AGURTZAren ahaide txikia

09 Te puede interesar-CARLOSAgurtza” atun-ontziari, Nautika eskolaren ondoan dagoen arrantzaren interpretazio zentroari, ahaide txikia atera zaio Kantauri itsasoan bertan, “Reina do Carme

hegaluze-itsasontzia hain zuzen. Ontzia, 1967an eraikia bera, 2000.urtetik dago Burelako (Lugo) portu galiziarrean amarratuta, desegitera eraman beharrean, konpondu egin baitzuten, gure atun-ontzia bezala, itsasontzi-museo bihurtu eta bertan arrantza-tresneria erakusgai jartzeko.

Hegaluzea harrapatzeko ontzi honek 25 metro luzeko zurezko kroskoa du eta bere garaian kazako arrantza egiten zuen (Agurtzak amuzki bizia erabiltzen zuen). Gela guztiak bisitatu daitezke: ontziaren bizkarra, zubia, bizkar azpia eta kroskoa barrutik. Ontziaren hozkailuan arrantza egiteko erabiltzen ziren tresnak daude erakusgai, hala nola, xaxiango edo kazako tresnak hegaluzea hartzeko, azaleko eta hondoko tretza lebatza eta ezpata-arraina hartzeko, mailasare tresneria zaporako, arraste tresneria zigalak eta oilar-arrainetarako, itsaskia batzeko tresneria lanpernak hartzeko eta otzarak nekora edo olagarroetarako.

Horrez gain, ontziak natura eta ingurumenaren defentsaren aldeko egitasmoak jarri ditu abian, izan ere, Ingurumen Heziketari buruzko Europako Fundazioaren Bandera Urdina jaso du.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s