Urallaga kobazuloa eta Madalena baseliza

10 En el entornoGaur egun etxe guztietan iturria zabaldu eta ura ateratzen da, eta gainera kalitate onekoa, baina ez beti horrela izan.

Ia udalerri guztien kezka zen urik ez izatea, horregatik lehentasunetako bat berau lortzea zen. Santurtziko udalak orain gutxi arte Galdameseko Urallaga iturburuetako emakida izan du, horko ura baitzen herritarrek edaten zutena. Are gehiago, hain zen garrantzitsua uraren gaia, ezen udalak langile bat zuen nominan iturburuan bertan egon zedin ura zaintzen eta kontrolatzen.

Urallagan bertan dagoen kobazulo berezian Madalena errekatxoa jaiotzen da. Kobazuloak sarrera ederra dauka, 33 x 19 metrokoa eta barruan Madalena baseliza dago, horrek egiten duela horren berezi. XVII. menderako aipatzen dute Madalena Andra Mari. Bera da La Arboledako zaindaria, izan ere, uztailaren 22an erromeria egiten da. Hainbat istorio entzun dira baselizan dagoen Andra Mariren irudiaz: eskatutako mesedea lortu ez zuen herritar batek amildegitik behera bota zuela, XX. mendearen hasierako meategietako grebetan tiroak bota zizkiotela…

Igoera bai La Arboleda edo Peñas Negrasetik bertatik, bai Atxuriaga jolasgunetik (Atxuriaga auzoan) egin daiteke.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s