Santurtzi antzina. Egoitza bereziak

Oriol Jauregia Urquijo Jauregia deitzen zenean

MINIATURA REDUCIDA

Oriol Jauregia Urquijo Jauregia izan zen jabea izango zenak, Lucas Urquijok (1849-1912) eraikitzeko agindu zuelako eta ordaindu ere bai ziur aski.

Lucas hau Arabako familia batekoa zen eta Juan Manuelen anaia, Urkixoko bigarren Markesarena. Anaiarekin batera dirutza egin zuen hainbat arlo jorratutakoan : higiezinak, argindar-konpainiak, bankuak, burtsa espekulazioa, Nerbioiko burdingintza (AHV) edo Asturiaseko ikatz meatzeak. Hots, dirua mugitzen zen edozein.

Garai hartan, dirua eta boterea izatekotan argi utzi behar zen, eta horretarako biderik egokiena Abrako itsas bazterrean jauregia egitea zen. Abrara ia udaro etortzen zen Alfonso XIII.a Giralda yatean eta, berarekin batera, gorteko gehienak eta botere politiko, finantzario eta erlijiosoko ordezkariak.

Retrato de Lucas de Urquijo y Urrutia realizado por J. Sotomayor en 1912

Retrato de Lucas de Urquijo y Urrutia realizado por J. Sotomayor en 1912

Jauregiaren proiektua burutzeko, garai hartako modako arkitektoa aukeratu zuen, Severino Achucarro, finantza-elite harroak izugarri gustuko zuen joera eklektikoaren jarraitzailea zena. Achúcarrok hogeita bost urtean lan garrantzitsua utzi zuen eta hurrengoak azpimarratuko ditugu: Bilboko Santiago katedraleko dorre eta fatxada neogotikoak, kostaldeko trenaren geltokia Santanderren, Bermeoko kasinoa edo La Concordia geltokia, art nouveau joeraren elementuak dituena.

1902an Lucas Urquijorentzat eraiki zuen egoitzan arkitektura lan bikaina dago. Fatxadan eta aurreko horman pinoi mailakatuak daude, arbelezko teilatu amansardatua, Bilboko San Nicolas elizaren ondoko Banco Bilbaoren egoitzan erabilia zuena, eta metalezko gandorreria. Egoitza osoak, izugarria bera, gotikoko ukituak ditu eta ipuinetako gaztelua ematen du.

Hondatzeko zorian zegoela, berritu egin zuten eta gaur egun hotela da. Denborak eta aipatutako berritze lanek eraikinaren zenbait alderdi moldatu dituzte, baina “Arquitectura y construcción” argitalpenari esker, 1910eko azaroko alean eta arkitektoa hil zelako, argazki asko ikus ditzakegu, bai eta Pablo Alzola ingeniariak idatzitako laudoriozko hitzak ere. Ingeniari hau arkitektoarekin batera aritu zen Bilboko zabalgunearen proiektuan. Aldizkaria, digitalizatua, ondoko loturan ikus dezakezue.

Lehen argazkian finkako itxitura arina ikusten dugu, oinezkoei jauregiaren edertasuna ikusten uzten ziena.

FOTO 1

Argazki honetan fatxadetako pinoiak, teilatu eta desagertutako dorreko metalezko gandorreria eta finkako lorategi zabalak ikusten dira.

FOTO 2 DOS

Itsasora ematen duen fatxadak estali gabeko terraza handiak ditu eta kanpoaldean lorategi handia.

Fachada-al-mar

Sarbide eta atearen argazkiek kutsu modernista duten elementuen erabilera erakusten dute, hala nola, desagertu ziren burdinazko kandela handiak eta ateko burdinazko lana; azken hau ia berdin mantentzen da gaur egun.

FOTO 3

FOTO 4 Puerta

Kaperaren alboko argazkian, argi eta garbi neogotikoak diren puntadun leihoak babesten dituen burdinazko hesia eta etxandiko zerbitzuetarako erabiltzen zen sotoko burdin saredun leihoak nabarmendu nahi ditugu,

FOTO 5

Barrualdeko argazkiek jantokiko eta sarrerako altzari soilak erakusten dizkigute, bai eta desagertu zen egurrezko eskailera handia ere, lehen solairurako eta geletarako bidea ematen zuena egurrezko korridore perimetralaren bidez.

Comedor

FOTO 6 EScalera-hall-2

FOTO 7 EScalera-hall

Azkenik, kotxetegia, kanpoaldetik ia-ia oraingoa bezalakoa. Eraikin honetan gaur egun Kontsumitzailearen Bulegoa dago.

FOTO 8 Cochera

Eta, zergatik Lucas Urquijoren jauregia izanda Oriol Jauregiaren izenarekin ezagutzen dugun gaur egun? Bada, finantza-oligarkiaren joerari jarraiki, hots, aristokraziarekin loturak sortzeko joerari, Lucasen ondorengo bakarra, Catalina, Orioleko bigarren Markesa zen Jose Luis de Oriol arkitektoarekin ezkondu zen eta…

Liburutegi Nagusi (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s