Santurtzi 1919. Musika itzali eta bakea eman

kiosko pinterest-DEFINITIVA2015eko apirilaren 23an “Santurtzi 1900” argitaratu eta irakurleoi eman genizuen opari, garai hartako bizimoduaren zenbait alderdiren nondik norakoak zabalduz. Musika- kioskoari buruzko atalean

aipatu genuen estalkirik ez zuela eta beraz, eguraldi txarra zenean, musika-emanaldia eta dantza bertan behera geratzen zirela.

Hala ere, bertsio digitalaren arabera, euria zenean emanaldia San Jorge elizako aterpean egiten zen. Informatikaren iratxoa ote?

Ez, jakina. Argitalpenari eman genion zentzu zabala kontuan hartuta, aipamen biak dira benetakoak 1900 urtearen bueltan, baina gaia azaldu beharra dago.

Egia da euria zenean musika estalkidun tokirik gertuenera eramaten zela, hau da, San Jorge elizako atarira. 1917an Juan José Mendizabal enparantzako kioskoa, estalkirik gabea, kendu eta bere ordez, gaur egun parkean ezagutzen duguna ezarri zen, estalkiduna.

kiosko-baja

Egoera baliatuta, 1918an Jenaro Oráak, San Jorge elizako parrokoak, elizpean ez zedila berriro dantzatu eskatu zuen udaletxean, ez baitzerion tokirik egokiena. Baina ez zioten onartu, kioskoan antzina-antzinatik dantzatzen zela argudiatuz.

Jenaro jaunak ez omen zuen musika gustuko, 1917rako eskatua baitzuen bandak Garizuman kontzerturako musika baino jo ez zezala eta pianotxoak debeka zitezela. Zer ote dira pianotxoak? Bada, izenean antzeman daitekeenez, biraderadun organoa zen, gehienbat dantzatzeko musika jotzeko erabiltzen zena, herritarren poztasunerako.

Gure herriko parrokoa tematu egin zen dantza elizaren inguruetatik uxatzen, bai eta lortu ere,  1919ko urtarrilaren 2an bandari debekatu baitzitzaion elizpean jotzea.

Hortik aurrera, akabo dantza euria zenean.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s