“Emma” irakurketa tailerra. Balorazioa

12 Club de LecturaJoan den ekainean “Emma Irakurketa Tailerra” amaitu zen – Santurtziko Liburutegien Sareak ezaugarri berezi horiekin antolatutako lehenengo tailerra –  eta orain balorazioa egin nahi 

dugu jarduera horretarako ezarritako helburuak ea noraino lortu diren jakiteko.

Sei astez (2015eko maiatzaren 7tik ekainaren 11ra arte) hogei parte-hartzaile eta dinamizatzailea astean behin (ostegunetan) Casa Torre Jauregiko “ganbaran”

Irakurketa Tailerraren laburpena

Irakurketa Tailerraren laburpena

batu dira liburu bakar baten inguruko solasaldian aritzeko. Oraingo honetan -aurten eleberri britaniarraren klasikoetako eta mundu mailako literaturan lan garrantzitsuenetako baten argitalpenaren 200. urteurrena zela baliatuta- Jane Austinen (1775-1817) “Emma” eleberria aukeratu genuen berau landu eta komentatzeko.

Saio horietan egilearen literatura estiloaz aritu ziren, eleberriaren argumentuaz, pertsonaiez… Jane Austen beraren nortasuna eta guzti izan zuten solasgai. Luze jardun zuten Jane Austenek erabilitako literatur baliabideez – egilearen inguruko adituen arabera, bere belaunaldiko idazlerik moderno eta zorrotzena-, bai eta “Emma” liburuaz zenbait formatutan egin diren bertsioez ere (komikiak, tele-saioak eta filmak…).

Solasaldi hauen laburpenak eta bestelako gorabeherak El Bolintxi gure aldizkari digitalean argitaratuta daude “Emma egunez egun” izenburupean, tailerraren “atalkako” laburpen-sailean, Ana G gure laguntzaile fin eta adiskidetsuak idatzitako kroniketan.

Hurrengo irudi honetan atal honen mamia ikus daiteke.

 

 

Irakurketa Tailerraren dinamizatzailea

Tailerra Fernando García Pañeda idazlearen gidaritzapean egin zen. Eleberriak lehenengoz irakurri zuenetik txunditu zuen, eta ordutik egilea eta berorren liburuen jarraitzaile sutsua da, hainbeste miresten du, ezen bere burua “austenzaletzat” jotzen duen.

FERNANDO GARCIA PAÑEDAFernando García Pañeda.

Bilbon jaio zen (1964). Zuzenbidean lizentziatua, idazketa eta funtzionario tekniko gisa egin beharreko lana bateratu egiten ditu.
Literatura-munduan zenbait lehiaketetan saritutako edo aipamen bereziak jasotako kontakizunak argitaratuz hasi zen.

Istanbuleko “Shalom” astekariaren kolaboratzailea izan da, zeinen “El Amaneser” kultura-gehiagarrian historia eta kulturari buruzko hainbat artikulu argitaratu dituen hizkuntza judu-espainiarrean.

Lehenengo eleberria “Viento de Guerra” (Txertoa argitaletxea) 2002an argitaratu zuen eta hauxe berau Aurea Editores-ek “Las Lágrimas de Euridice” izenburupean berrargitaratu zuen 2007an. Honen ostean “Tres Gymnopedias” (Opinion con valor) idatzi zuen 2008an, “Gentes del Club” (Seleer argitaletxea) 2012an eta “Sueño y azar” (Denes argitaletxea) 2015ean, azken hau narrazio laburren “Premio Alhóndiga de Narrativa Breve 2014” literatur lehiaketan irabazlea izanik.

Tailerraren gidari gisa bilerak dinamizatu zituen, liburuan dagoen mezua jaso eta taldeari helarazi zion, bileretan parte-hartzaileen esku-hartzea sustatzeko galderak egin zituen eta amaiera gisa, jarduera bat antolatu zuen tailerraren osagarri, “Emma” filmaren proiekzioa (Zuz. Douglas McGrath, 1996).

Tailerraren nondik norakoak

Solasaldiak hasi aurretik, lehenengo saioan Fernandok egileari buruzko sarrera egin zuen, eleberria espazio eta denbora jakin batean finkatu eta lanaren ezaugarri literarioen inguruan aritu zen.

Horrela, tailerrean parte hartu zuten lagunek jakin zuten, besteak beste, Austen  “komedia erromantikoa” estiloaren idazle handienetakoa izan zen arren, bere garaiko erromantikoetatik “erromantizismo gutxien” erakutsi eta “hemeretzigarren mendeko erromantizismoa” gogor kritikatu zuena izan zela, XIX. mendearen hasieran Frantziako iraultzak goitik behera aztoratuta zuen Europan nagusia zen literatur mugimendua. Horrez gain, jakin zuten probintzietako zaldun ingelesez osatutako maila aberatsekoa zenez, Jane Austenek gertutik ezagutu zituela gerora hain berezkoa zuen prosa zorrotz eta dibertigarrian eleberrian agertu zituen pertsonaia guztiak.

Konklusioa

Hasierako ataletan parte hartzaile batzuei “Emma” kaskarina eta eztitsuegia edo motela eta aspergarria gertatu zitzaien arren, liburuan aurrera egin zuten neurrian, inpresio hori aldatuz joan zitzaien, liburuan murgildu eta egilearen literatura-estiloaren inguruko ezagupen gehiago izan zuten eta.

Ez da azkar eta erraz irakurtzen den eleberria. Trebetasun handiz idatzita badago ere, ez du deskribapenik, ez eta komikotasun jarraiturik ere. Gainera, itxura batean bat-batekotasuna da nagusi eta Jane Austenek garrantzi handia ematen dio pertsonaiek sentitu eta esaten dutenari, liburura ironia zorrotz eta finez eramanez. Horrek guztiorrek “Emma” eleberria patxadaz eta arreta handiz irakurtzea eskatzen du.

Emma” liburuaren kasuan taldearen laguntza oso positibo gertatu zen, beste batzuekin batera irakurtzeak informazio- eta ideia-trukaketa interesgarria ekarri baitzuen, taldea errazago irakurtzen animatuz.

Jarduera honen bidez, tailerreko parte-hartzaileek idazle bikain baten eleberri dibertigarrienetako bat ezagutu eta interpretatzeko aukera izan dute, tailerrean egon ezean, beharbada, bere kabuz egingo ez zutena. Badakigu liburua ez dela hemeretzigarren mendeko literatura gustuko ez dutenen gogokoa izango, baina gure kideentzat plazer handia izan da liburua irakurtzea, hasieran eragozpenen bat edo beste azaldu zen arren; eta ziur gaude izugarri gozatu dutela protagonista xalo honen gorabeherekin.

Azken batean, parte hartzaileak adoretu eta mintzatzera animatu zituen hainbat gai landu ziren.

Liburutegi Nagusia (E.A.B.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s