Sardineraren aurpegiak dagoeneko izena du

50 urte eta gero

MONUMENTO COMPLETOUztailaren 15ean Zilarrezko Sardinak banatu ziren, Santurtziko Merkatari Batuak elkarteak gure herriaren izena zabaldu dutenei urtero banatzen dizkien sariak. Aurten Kulturako Zilarrezko Sardina

Joaquin Lucarinirentzat izan da, Sardineraren estatuaren eskultorea, Santurtziko ikonoetako bat, zeini artikulu bat eskaini genion El Bolintxi argitalpenean.

Deia egunkariak 2015eko uztailaren 19an agertu bezala, Miguel Angel seme nagusia joan zen saria jasotzera eta lana sortzeko prozesuari buruzko gako asko eman zituen jakitera, besteak beste, lanari ekin aurretik aita herrian egon zela giroa, sardinerak eta inguruaren berri izateko.

Lana

Monumentua 1964ko irailaren 8an inauguratu zen eta orduko 350.000 pezeta ordaindu ziren haren truke. Miguel Angelek zera dio: “zalantzarik gabe, aitarentzat zailena sardineren lana eta izpiritua islatuko zituen jarrera bat topatzea izan zen”. Horretarako “Desde Santurce a Bilbao” kantan oinarrituta, sardinera jarrera lasaian jarri zuen, esku bat aldakan eta bestea saskiari eusten, oinak itsasorako sarbidea ziren portuko bi eskailera mailatan jarriak, oinutsik eta espartinak gerrian, oinetakoak babestu behar zituztelako egin behar zituzten ibilbide luzeak zirela-eta. Lan honetan arroparen ehundura arreta bereziz landu zen, protagonismoa emanez.

sardinera-1

Baina zalantzarik gabe harrigarriena zera izan da, herrian eztabaida sortu duen puntuetako bat argitu egin dela: nor izan ote zen brontzezko eskulturaren aurpegia inspiratu zuen emakumea. Bere hitzetan, aurpegia Concepción Gobantesena da, eskultorearen emaztea eta Miguel Angelen ama. Horrela, argitu egin dira gure herrian modeloaren identitatearen inguruan bolo-bolo zebiltzan bertsio guztiak, orokorrean une hartako zenbait sardinerari egotzita, eta propaganda hutsean utzi dira garai hartako NO-DOren erreportaje batean eskultura sortzeko prozesuari buruz eman ziren irudiak, aspaldi argitaratu genituenak.

Azkenik, jakinarazi zigun eskulturak ahoa zabalik duela, hizketan ari delako.

Zer esaten ari den? Miguel Angelek argi du: Sardina freeeskuuueeeee!!!! Zer bestela?

sardinera

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s