Joaquín Lucarini Macazaga, gure sardineraren eskultorea

JOAQUIN LUCARINIIrailean 50 urte beteko dira, sardinerari egindako monumentua ordutik bere izen bera duen parkean jarri zutela.

Hala ere, gaurko ibilaldian ez gara hara joango, Bilbora baizik. Hiri honetako kale eta egoitzetan eskultore emankor honen hainbat lan ikus ditzakegu, agian orain arte ohartu gabe gertatu zaizkigunak.

Oso lan bitxi batekin hasiko gara, beste artista baten lanean sartuta dagoen lanarekin, hain zuzen: “fama” baten irudia da, berri onak eramaten zituen mitologia grekolatindarreko emakumezko pertsonaia. Begoña Zuberoren argazki-mural batean txertatuta dago eskultore honen lana.

Bilboko udaletxearen atzeko kalea edertzen duen lan hau desagertu zen RAG egoitzan zegoen igeltsuzko eskulturaren brontzezko kopia da.

Begoña Zuberoren mural handia altzairuaren gainean egindako inprimatze digitala erabiliz egin da eta paisaia naturala adierazten du zuri beltzean.

Lucarinik, bere karrera osoan, hiriko egoitza asko edertzen lagundu zuen. Honen adibide gisa, orain arte ziur aski erreparatu ez dituzuen bi eskultura ditugu: “Los Reyes”. Zabalburu plazan, Santimami Zumarkalearen kantoian dagoen egoitzan itsatsitako bi irudi hieratiko dira.

“Los Reyes” Irudiaren jatorria. : http://www.bilbaoescultural.net/detalle.php?cod=16&i=es

“Los Reyes”
Irudiaren jatorria. : http://www.bilbaoescultural.net/detalle.php?cod=16&i=es

Zabalbururaino joan beharrean, agian nahiago dugu “Relaxing cup of kafesne in the Albia lorategiak”. Erabaki ona hartu dugu; Bilboko plaza honetako lasaitasunaz gozatzeaz gain, “La Equitativa” egoitzako fatxadan itsatsita dagoen “Alegoría de la Justicia” lana ikusiko dugu, gure eskultoreak 1935ean enpresa honentzat egin zuena.

“Alegoría de la Justicia” Irudiaren jatorria.: http://giza-irudiak-biluzik.blogspot.com.es/

“Alegoría de la Justicia”
Irudiaren jatorria.: http://giza-irudiak-biluzik.blogspot.com.es/

Liburuzainoi izugarri gustatzen zaigun beste batekin jarraituko dugu, 1932an “Leyendo” lana egin zuen, irakurtzen ari den neskato baten irudia. Casilda Iturrizaren parkearen albo batean jarri zuten 2002an eta hantxe dago harrezkero, Kale Nagusian dabilen trafikotik urrun.

Gertu-gertu Arte Ederren Museoa daukagu. Honetan, asteazkena bada, doan sartu ahal izango gara. Museoak 1930ean egindako “…Del 14 al 18” lana du, neurri txikiak eta itxura futurista duena.

“...Del 14 al 18” Irudiaren jatorria.: http://www.museobilbao.com/catalogo-online/-del-14-al-18-05180

“…Del 14 al 18”
Irudiaren jatorria.: http://www.museobilbao.com/catalogo-online/-del-14-al-18-05180

Ibilbidea, sakonki egin ez badugu ere, lan ezagunenarekin bukatuko dugu; “El tigre”. Eskultura hau “El Tigre” ezizenaz ezaguna zen Emilio Azcárraga Vidaurruetaren lantegiaren gainean dago. Lan hau Bilboko ikurra bilakatu da. Egia esan, zenbaitetan ematen du tigre honek aurrean duen futbol zelaiko lehoiek baino ozenago egiten duela orro.

‘’El Tigre’’ Irudiaren jatorria. : http://www.panoramio.com/photo/27301511

‘’El Tigre’’
Irudiaren jatorria. : http://www.panoramio.com/photo/27301511

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s