Irakurketa tailerra eta “Emma” egunez egun

Esker onak

IMAGEN GENERICASanturtziko Liburutegi Sareak “agur” esan dio Jane Austenen “Emma” liburuari eskaini dion tailerrari, sei saio eta testuan oinarritutako filma eman ondoren.

Hala ere, Sareak ez du agur esan nahi zenbait pertsonei eskerrak eman gabe, jarduera atsegingarri eta aberasgarri hau behar bezala porturatzen egin duten lanagatik.

JANE AUSTEN Adios 3Esker onak :

Fernando García Pañedari (idazlea eta tailerraren dinamizatzailea), tailerreko lemazain lana burutu izanagatik, idazlearen lan bikainaren ikuspegi desberdinak erakutsi dizkigulako, idazleari dion miresmena argi eta garbi guri helarazi digulako eta Jane Austen maitatzen irakatsi digulako.

Ana G. tailerreko partaideari, izan duen arreta eta eguneroko esfortzuagatik laburpen interesgarri eta berriak egin dituelako. “Tailerraren Bitakora Koadernoa” idatzi du saioz saio eta bileretan bizi izandakoa, ikasitakoa eta abarrekoa adierazi du, tailerrera hainbat arrazoirengatik etorri ez diren pertsonei tailerra bera helaraziz. “El bolintxi” aldizkari digitalean daude saio guztiak argitaratuta.

Tailerreko marinelak izan diren partaide guztiei, honelako esperientziekin duten interesa eta gogoagatik izan ez balitz, ezin izango genukeelako abian jarri eta, hortaz, itsasaldia burutu.

Agur denoi eta… laster arte

Liburutegi Nagusia (E.A.B.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s