Lope García de Salazar eta sardina saltzaileak

Salazar (iz)Lope García de Salazar bandokide eta kronikariari, Muskizko kontzejuko (  Bizkaiko Somorrostro haranean)  San Martín de Muñatones dorretxean 1399an edo 1400ean  jaiotakoari

Sardinekiko zaletasunak ez zion ezer onik ekarri. “Las Bienandanzas e Fortunas” liburua idatzi zuen, Erdi Aroko gainbeheraren garaiko Bizkaia ulertzeko funtsezko lana dena.

Juan Manuel González Cembellínek bere “Torres de las Encartaciones” liburuan zera esaten digu berari buruz:

“Arrainarekin lotua, 1471ko San Martín de Muñatones dorretxearen hartzeari buruzko  pasadizo bitxia gogoratu nahi dugu. Lope García de Salazarrek, Juan el Moro zen bere semearen erasoaren beldurrez, etxeko giltzak etengabe eramaten zituen soinean, baina bere morroia zen Perico de La Puente Mororekin elkartu zen giltzak hartzeko eta atea irekitzeko. Goiz batean Lope esnatu zuen zera esanez “jauna, sardina freskoak datoz, nahiko zenituzke?” eta Salazarrek erantzun zuen “hartu itzazu” eta Pericok “orduan, eman iezadazu giltza” eta horren bidez atea ireki zion Juani. Ikusten dugunez, Santurtziko sardina-saltzaile ospetsuak XV mendearen bukaeran baziren”.

Aspaldiko lanbidea, bada, gure sardina-saltzaileena.

Ilustración: Aurelio Arteta. "Txo y Sardinera" . Iturria: http://es.wahooart.com/@@/8BWNAS-Aurelio-Arteta-Txo-y-sardinera

Ilustración: Aurelio Arteta. “Txo y Sardinera” .
Iturria: http://es.wahooart.com/@@/8BWNAS-Aurelio-Arteta-Txo-y-sardinera

Liburutegi Nagusia (E.B.C.) 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s