“Emma” tailerra egunez egun

Seigarren saioa: 47- 55 atalak

IMAGEN GENERICAEmmari buruzko literatura tailerraren azken saioa. Gure moderatzaileak esan bezala, azken atal hauetan egileak obra osoan zehar aurkeztu dituen trama guztiei irtenbidea emango die, dagoeneko antzekoa antzekoarekin lotzea lortu du eta pozik dago.

el-castillo-lesley-jane-austen-L-W5u3

Hemen argi eta garbi antzeman daiteke obra osoari darion klasizismoa: Harriet Martin jaunarekin ezkonduko da, Emma horren temati agertu ez balitz, hasieratik egingo zukeena.

PARA LA SEXTA SESIÓN

Liburuaren amaieran Emma konturatuko da egin nahi zuena zentzugabea zela. Auzokideak (Knightley, Churchill edo bikario bera, Elton jauna) mailaz beheratuko zituzketen ezkontza “desberdinetara” behartzeak ez zeukala ez hankarik ez bururik, izan ere, Emmaren ustez Harriet sasiko alaba denez (zeinen aita urrunetik agertuko den ezkontzarako baimena eman eta alabari pentsio bat jartzeko, gizon aberatsa baita, nahiz eta aristokrata ez izan merkatari hutsa baizik… zer egingo diogu, bada), ezin du inolaz ere orban hori garbitu (Harrapazak zangotik!!! aitonak esango lukeen moduan).

“… Se llegó a conocer la parentela de Harriet. Resultó ser hija de un comerciante, lo bastante rico como para proporcionarle la cómoda situación que siempre había tenido, y lo bastante decente como para haber deseado siempre ocultarlo. ¡Tal era la sangre noble que antes Emma había estado tan dispuesta a asegurar! Era probable que fuera tan pura, quizá, como la sangre de muchos caballeros, pero ¡qué enlace había estado preparando para el señor Knightley, o para los Churchill, o incluso para el señor Elton! La mancha de ilegitimidad, sin lavar por la nobleza o la riqueza, habría sido realmente una mancha”.

Liburua amaituta, kide batzuok, Fernando tartean, geure burua Austenzale amorratutzat jo genuen. Beste batzuek, berriz, ez zutela Austenen liburu gehiagorik irakurriko esan zuten, liburuari geldo iritzi ziotelako, nahiz eta kalitatezkoa zela aitortu zuten.

Baten batek esan zuen itxiegi iritzi ziola: amaieran denak dira zoriontsu, ez du haririk lotu gabe utzi… baina uste dugu, beharbada, horren arrazoia eleberria genero hasiberria zela izan daitekeela. Garai hartako irakurleek horixe eskatzen zuten… eta garai hartan, beharbada, ez zatekeen amaiera txarra edo oreka apurtzea onartuko. Forma artistikoak aurrera egin eta bilakaera izan beharko du urteekin idazleek eleberria “deseraiki” eta hizkuntzarekin, egitura narratiboarekin eta abarrekin esperimentuak egin ditzaten, beste arte guztietan gertatu den moduan.

Ildo honetan komentatu dugu artista gehienek hari nagusi bat dutela euren lanetan eta ez direla horretatik aldetzen, gutxi direlarik (euretako bat Picasso) euren arauak apurtu eta arrakasta eman dieten lorpenetatik ihes egiten dutenak. Ohikoa da artista batek ondo funtzionatu eta eroso sentiarazten duen formatu bat aurkitzen duenean berau ustiatzea.

Austenen liburu gehiago irakurri nahi dutenek beste liburu bat gomendatzeko eskatu dute: bere liburu klasikoa den “Orgullo y Prejuicio” edo umore-kontakizkun labur bat, “Lady Susan”.

                           CUBIERTA-orgullo-y-prejuicio             CUBIERTA -Lady Susan

Eta gure artean idazle bat dugula baliatuta, Fernando (argitaratutako bere azken liburua “Sueño y azar” gomendatu digu, liburutegian eskuragai), eskatu diogu idazle gisa izandako esperientziaren berri eman diezagun. Horrela bada, aitortu digu egia dela hainbestetan irakurri dugun hori, egileak pertsonaiak sortu egiten dituela baina gero berez hazten direla idazlearen laguntzarik gabe alegia… Fernandok dio berak istorioa abian jartzen duela, baina gero jarraitu egiten diola gertatzen dena idatziz eta horren berri emanez.

Bere idazle kutunez ere galdetu diogu, zehatz-mehatz Austen euretako bat den jakin nahian eta baietz esan digu, baina Dickens ere aipatu du eta jakinarazi du duela gutxi bere 145. urteurrena izan den arren, ez duela Austenena bezain aktiboa den jarraitzaile klubik, Austenenak etengabe ari baitira sarean ekitaldiak antolatzen. Espainiarren artean Fernandok Pio Baroja eta Galdós aukeratu ditu eta gaztelaniaz baina Amerika aldekoak Borges eta Kortazar. Horren ostean, eskolan irakurri beharreko liburuez aritu gara eta aipatu dugu batzuetan egokiak ez izan arren, badirela literatura maitatzeko bidea irekitzeko gako izan diren irakurketak, berari behintzat horrela gertatu zitzaion “El árbol de la ciencia” liburuarekin.

Pena handiz agurtu dugu elkar (solasaldia ia gaueko bederatziak arte luzatu zen), baina zenbait hitzordu jarri dugu: Emma liburuan oinarritutako filma datorren astelehenerako arratsaldeko 6etan Mamariga Kulturgunea; Emmari buruzko solasaldi birtuala interneten irailaren 13an, arratsaldeko 6etan “El segundo estante” izeneko Facebook taldean, zeinetara denak zaudeten gonbidatuta… eta egun horietako batean hain atsegina gertatu eta hainbeste irakatsi digun tailer hau baloratzeko saio bat, Bolintxin. Santurtziko Liburutegi Sareari esker berezia eman nahi izan diogu eta hau bezalako eta Ivan Repillaren zuzendaritzapean egiten zen “Irakurketa kluba” bezalako ekimenek, zeinetan gutako askok parte hartu genuen, jarraipena izateko gogo bizia agertu dugu.

Ana G.

Hurrengo lerrootan Jane Austinen “Emma” liburuari buruzko tailer honetan parte hartu duten irakurle batzuen ondorio edo iritziak irakur ditzakezue (parte hartzaileen izenak isilean gorde egin dira, idatziak anonimoak dira eta).

Egile honi lehenengoz irakurri diot. Hasierako atalak errepikakorrak egin zaizkit, geldoak eta aspergarriak. Bertan zereginik gabe alferkeriatan dabilen komunitate bat aurkeztu zaigu, denbora basora txangoak eginez edo auzokideei buruzko txutxu-mutxuka ematen duten pertsonaz osatutakoa. Baina liburua aurrera doan neurrian, istorioa irabazten doa. Ttxutxu-mutxu aspergarria alde batera utzi eta intriga azaltzen da, adibidez Jane Farifax agertzen denean (20. Atala), Elton bikario jauna itzultzen denean (Emmaren ezetza jaso ondoren) edo gerora bikarioaren emaztea izango dena, Augusta, ezagutzen dugunean. Frank Churchill Emmarekin ez maitemintzeak joko handia emango du. “Jaia hasteko prest egongo da

Ez naiz zein liburuk merezi duen irakurtzea eta zeinek ez esateko bezain aditua, baina zerbait badakit, neuri zer irakurtzea gustatzen zaidan alegia. Honako hau amaitu berri dut eta hasieran bertan behera uztekotan egon nintzen arren, azkenerako harrapatu egin nau. Azken atalak azkar baino azkarrago irakurri ditut pertsonaia nagusi bakoitzaren istorioa nola amaituko zen, jakin beharra nuelako.

Egia esan behar badut, amaiera ezin “eztitsuagoa” da, melenga. Ez zait oso erreala iruditu. Ulertzen ez dudana zera da, zergatik ez duen liburua amaitu gaztelaniazko istorioetako amaiera zoriontsuetan erabiltzen diren hitzekin: “fueron felices y comieron perdices”.

filigrana

Nire eskerrik zintzoena Irakurketa Tailer hau egin dadin lan hartu duten guztiei.

Eskerrik asko García Pañeda idazleari, “Emma” irakurtzera animatu baikintuen liburua argitaratu zeneko 200. Urteurrenean.

Eskerrik asko.

filigrana

Idazleak XIX. mendeko gizarte elitista aurkezten digu, horko pertsonaia bereziak eta batez ere, irakurlea hotz uzten ez duen protagonista, den-dena ironiaz beterik.

Lehenengo zatia astun samarra da, baina eleberria aurrera doan neurrian harrapatu egiten zaitu.

Ez nau guztiz zoratu baina gustatu egin zait.

filigrana

“Emma” eleberritik gehien gustatu zaidana zera izan da, liburutik atera daitekeen irakurketa sinbolikoa. Eleberria berez protagonistaren bilakaera psikologikoa da, hasieran ergela eta ahula den neska baten laguna da (Harriet), baina esperientziak eta egindako akatsetatik jasotako ikasgaiei esker, zentzua, zintzotasuna eta adimena topatuko du (Knightley).

Ez dakit Jane Austenek liburuari alderdi sinboliko hori eman nahi izan zion, baina bitxia gertatu zait.

filigrana

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s