“Emma” tailerra egunez egun

Bostgarren saioa: 35-47 atalak

IMAGEN GENERICAEguraldia ona zela ikusita, Highburyko biztanleek zenbait txango egin zituzten basora. Horrela bada, berdin-berdin egin genuen “Emma egunez egun” tailerreko kideok eta bosgarren saiorako Casa Torre Jauregiko beste gela batean bildu ginen, hau da, ganbaran elkartu beharrean, lehenengo solairura joan ginen solasaldia egitera. Gela honetan aurrekoan bezain eroso egon ginen eta bilerak aurrekoak bezain biziak eta atseginak izan ziren, Woodehouse jaunak nahi izango zukeen bezala.

CUBIERTA

Liburua irakurri ez baduzue, jakizue denok txundituta gaituen  istorio txikiak nola amaitzen diren esango dizuegula. Istorioak hain dira txundigarriak, ezen hasieran Austenen literatura gustuko ez zuen kide batek esan zigun pena ematen ziola liburua eta tailerra amaitzea. Datorren astean azken saioa egingo dugu eta egun horretarako “opari” berezia prestatu dugu: liburuan oinarritutako filmaren emanaldia, bertan Gwyneth Paltrowek Emmaren rola jokatuko du eta Jeremy Northamek Knightley jaunarena. Ziur nago gustatu egingo zaigula.

                                 PELICULA-cartel emmaKNIGTLEY Recortada

Knightley jaunaz denok egin dugu bat esatean liburuaren pertsonaiarik interesgarriena dela. Are gehiago, Fernandoren arabera Austenen liburu guztien pertsonaiarik onena da, Darcy jauna baino hobea, nahiz eta azken hau ezagunagoa den. Nabarmentzekoa da bikarioaren emazte kuxkuxeroa geldiarazteko erakusten duen gaitasuna, andre tematuta baitago gizonaren etxerako bisita antolatzen. Esan bezala, Knightley jaunak jakingo du geldiarazten, jarrera irmoa erakutsiko du baina aldi beran dotorea, emakume jasanezin hori pozik utziz.

“… Donwell era famoso por sus fresales, que parecían hablar a favor de la invitación… (la señora Elton): Déjeme eso a mí. Deme solo carta blanca. Ya sabe que soy la gran anfitriona. Es mi reunión. Llevaré amigos conmigo…no tiene que tener miedo de delegar poderes en mí… (el señor  Knightley): No. No hay más que una mujer… en el mundo a quien pueda permitir jamás que invite a Donwell a quien quiera, y esa mujer es… la señora Knightley… y mientras no exista, yo mismo arreglaré esos asuntos”.

Egileak pertsonaia hau deskribatzeko erabili zuen baliabide modernoaz ere jardun dugu, marrubiei buruzko berriketa etengabean ari denean eten puntuz banatutako esaldi etenak erabiltzen ditu, kanpoko ahots bat, haizeari baino arreta gutxiago jarriz, inongo interesik ez duen zerbait esaten arituko balitz bezala.

“… el precio de las fresas en Londres… los jardineros en absolutamente desacuerdo… no había regla universal… fruta deliciosa… solo que demasiado sustanciosa para comer mucha… inferior a las cerezas… una objeción a coger las fresas el agacharse… sol cegador… muerta de cansancio…”

Eleberria umore zorrotzez beteta dago goitik behera. Horrela bada, egileak bere buruari eta bere munduari barre egiteko gaitasuna erakutsiko du. Hurrengo pasarte hau dugu horren adibide:

“Era una vista preciosa… que halagaba los ojos y el espíritu. Verdor inglés, civilización inglesa, bienestar inglés, bajo un luminoso sol no demasiado agobiante.”

POR SI ACASO 1Pertsonaiek egiten duten txangoak euren arteko harremanen aldaketa eragingo du… hori hurrengo ataletan ikusiko dugu. Hurrengo saiorako liburua amaitzea erabaki dugu eta Fernandok, gure moderatzaileak, taldekide bakoitzak liburuaren inguruko ondorio bat plazaratzea proposatu du, berau positiboa edo negatiboa dela.

PIANOFORTE para la sextaBadakigu hurrengo ataletan Frank Churchillen nolabaiteko “zuribidea” aurkituko dugula, bai eta gazte honen piano eta ile-mozketaren misterioaren erantzuna ere… baina Kinghtley jaunaren ustez, ezin izango da dena zuritu.

Horrez gain, Emmaren pertsonaiaren bilakaera ere nabarmena da, batez ere Harrietekiko harremanetan. Atal bati “Harriet gaixoa!” esanez emango dio hasiera eta “hobe inoiz ezagutu ez balu” esanez amaiera. Azken batean Emmak berak sortu du munstroa, lagunak bere egin baitu Emmaren harrokeria, baina ez bere lagunaren adimen zorrotza.

Bai Emmak eta bai Knightley jaunak zentzuzko arrazoiak dituzte horrelako gorrotoetarako… baina ziur gaude horren jabe ere bazinetela.

Beraz, ostegunera arte… ziur oraindik egin ez badugu, askok gogoz irakurriko ditugula azken atalak, egileak eskaini digun puzzle honen atalak elkarrekin nola ahokatzen diren ikusteko.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s