Katalina Meategiko kaltzinazio-labeak

10 En el entornoGarai batean meatze-jarduerak izugarri aldatu zuen Galdames eta Sopuerta aldearen itxura. Kortak, trenbideak,

garbitegiak, plano makurtuak, eta abar. Minerala agortu zen baina oraindik nabarmenak dira bai gizakiak erabat eraldatu zuen paisaian utzitako aztarnak eta bai antzinako instalazioen hondakinak, gaur egun industria-ondare aberatsa dena. Hortxe daude Katalina Meategiko kaltzinazio-labe ikusgarriak.

Irudiaren iturria. : Sopuertako Udala

Irudiaren iturria : Sopuertako Udala

Sopuertako Los Castaños auzotik hurbil Katalina Meategiko hondarrek osatzen duten paisaian burdin-minerala kalzinatzeko bi labe koniko gorrixka daude. XX. mendearen berrogeita hamargarren hamarkadan eraiki eta hirurogeita hamarreko hamarkadara arte lanean egon ziren arren, nahiko ondo daude kontserbatuta.

Kare-harrizko oinarriaren gainean altxatu ziren adreilu erregogorrez, hortik datorkie kolore gorria. Tximiniak metalezko uztaiz sendotuta daude eta oraindik ikus daiteke labearen goiko aldean zegoen kargatzeko ahora zeramaten pasareletako bat. Barruko aldean metalezko atez itxita dauden lau baok tiro-lanak egiten zituzten eta gainera, minerala kargatze-ahorantz bultzatzeko ere balio zuten.

Labeak ez ezik, minerala garbitu eta txikitzeko tresnak ere badaude. Mendian gora eginda meategi zaharrera heltzen gara, gaur egun urez ia estalita, urmael txiki bat osatuz.

Horrela bada, instalazioak ikusteko aukerarik onena antzinako trenbidean aurrera egitea da. El Bentorrotik irten eta El Arenao (Sopuerta) auzoan Muskiz eta Sopuerta lotzen dituen errepidetik hiru kilometro eskasera daude labeak. Ibilbide erraza eta atsegina.

Esteka sakatuta, ibilbide honen deskribapena aurki daiteke

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s