Jabari publikoko 5.000 film doan jaisteko

09 Te puede interesar-CARLOSAukera paregabea dugu zinemazaleok, dagoeneko jabari publikoko filmak partekatu, ikusi eta goza baititzakegu archive.org webgunean, egilearen eskubiderik gabeko edukia partekatzeko aukera ematen duen plataforma,

non filmak streamingen ikusi ez ezik, jaitsi ere egin daitezkeen. Webgunean 5.000 izenburu ditugu hainbat zinema-generotakoak: komediak, beldurrezko filmak, Bigarren Mundu Gerrari buruzko dokumentalak edo kultuko zinea.

Hurrengo hauek daude, besteak beste:

Freaks : Estatu Batuetan 1932an Tod Browingen zuzendaritzapean egindako kultoko filma.

FREAKS

Metrópolis: Alemanian Weimarreko Errepublika garaian egindako zientzia fikziozko film espresionista. Fritz Lang zuzendari austriarrak egin zuen 1927an, zuri-beltzean. Gidoia Lang berak eta emazteak, Thea Von Harbouk idatzi zuten eta bertan Brigitte Helm, Gustav Fröhlich, alfred Abel eta Rudolf Klein-Rogge aritu ziren antzezle. Filma Babelsberg Studios-en ekoitzi zuen UFAk (Universum Film AG).

METROPOLIS

Los 39 Pasos : Alfred Hitchcockek 1935ean zuzendutako filma, John Buchanen “Los treinta y nueve escalones” eleberrian oinarritua.

39 PASOS

El Fantasma de la Ópera: Gaston Lerouxen eleberriaren egokitzapena, 1925ean egina. Film mutu honetan Lon Chaney ikus dezakegu Phantomen rolean.

EL FANTASMA DE LA OPERA

El Vagabundo : Charloten musikaria (edo Charlie Chaplin arlotea edo biolin jotzailea) mugarria da Charles Chaplinen lanetan. Bertan elementu melodramatikoak agertu zituen lehenengoz.

CHARLES CHAPLIN

Zerrenda osoa hurrengo esteka honetan:

https://archive.org/details/moviesandfilms

Espero dugu webgune hau zuen gogokoa izatea.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s