H.G.Wellsen Munduen gerra, Alvim Correak irudiztatuta

09 Te puede interesar-CARLOS1983an Orson Wellsek izua hedatu zuen New York eta New Jerseyn, irratian Herbert George Wellsen “Munduen gerra” eleberria albistegi bezala egokitu zuenean.

Lehen aldiz 1898an argitaratu zen eleberri hau estralurtarren inbasio baten lehen deskripzioa da eta ideia beraren inguruan gerora sortu diren bertsioetan eragin handia izan du. Eleberriaren argitalpen ugari egin dira eta gaurkoan Henrique Alvim Corrêak 1906an irudiztatu zuen argitalpen belgikarra ekartzen dizuegu. Belgikan hamazazpi urte zituenetik bizi den pintore, diseinatzaile, idazle eta marrazkigile brasildarra batez ere ezagun egin zen Wellsen lan honetarako egin zituen irudiengatik eta ziur gaude zuen gustukoa izango direla.

Eleberria, azken finean irudiei zentzua ematen diena, liburutegian duzue hainbat formatutan: Anaya eta Planeta argitalpenetan, Julio Vacarezak 1973an EDAFentzat itzuli zuena pdfn eta Andaluziako Juntak digitalizatua eta Libriculturan e-pub formatuan.

Eta liburutegian eleberriaren zinemarako bi egokitzapen ere aurki ditzakezue: Byron Haskinek 1952an zuzendutakoa, Oscar sarietan efektu berezi onenen saria irabazi zuena eta zientzia fikzioko filmik onenetakotzat hartzen dena, eta Steven Spielbergek 2005ean egindakoa.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s