Gure irudia: Julian Salazarren “Nautika”

03 Dibujo Nautica-ORIGINAL1896.urtea zen Portugaleteko Julian Salazar Garaigortak itsasgizon eta idazleak (1851-1913) Donostian zegoen Francisco Jorneten Inprimategi, liburutegi eta Paper-dendan “Acaecimientos de un diario de Navegación” liburua argitaratu zuenean,

Errenteriako “La Vasco-belgako” paperean inprimatutako ale bakarrean.

Irudiaren iturria: Europeana

Irudiaren iturria: Europeana

Liburu honetan agertzen da Nautika Eskolaren ezagutzen dugun lehenengo irudia, Cristobal eta Francisco Luciano Murrietarrek 1859an fundatu eta mantendu zuten eskolarena. Nautikaren kanpoko irudia gaur egun ezagutzen dugun bera da, leihateak babesten dituzten burdinazko hesietan aingurak daude fatxadaren apaingarri, gaur egun bezala. Margoa ez dago sinatuta eta beraz, ez dakigu ziur nor izan zen egilea, baina jakin badakigu liburuaren ilustrazioak Gordon, Dorda eta Leizaola marrazkigileek egin zituztela.

Egileak ez zuen lamina hau haatik sartu liburuan, Santurtzi, Portugalete eta Sopuertako Nautika Eskolako ikaslea izan zelako baizik. Herri horietako biztanleek doan ikas zezaketen bertan, baina kanpotarrek ordaindu beharra zuten. Julianek eskola goraipatzen du, bai eskaintzen zituen bitarteko materialengatik (Atlasak, fisika-gela, Losadaren pendulua, teleskopioa, islapen-tresnak eta abar), eta bai Victoriano eta José Gómez de Marañón irakasleen ezagutza eta dedikazioagatik. Horiek guztiak izango zituzten kontuan fundatzaileen laguntza jasotzen ez zuten beste herri batzuetako ikasleek Santurtziko Nautika Eskola aukeratzen zutenean.

Gaur egun Sardinera parkean dagoen Victoriano eta José Gómez Marañonen monumentua. Irudiaren jatorria: F. del A.

Gaur egun Sardinera parkean dagoen Victoriano eta José Gómez Marañonen monumentua.
Irudiaren jatorria: F. del A.

Gure itsasgizon idazlea, merkataritzako nabigazio kapitaina eta itsas artekaria izan zen Donostia eta Pasaian. Baina 1883an egin zen ezagun, Abran itsasontzi ingeles bat salbatu zuenean. Pasaian bizi zela, helbide soziala Donostian zuen “Hijos de Julian Salazar” izeneko ontzi-konpainia sortu zuen. Liburu honez gain, 1905ean “Los Marinos” ere argitaratu zuen. Hizlari eta artikulugilea izan zen eta Euskal Erria aldizkarian jardun zuen laguntzaile. Errepublikazalea bera, Portugalete eta Donostiako udaletan aritu zen zinegotzi.

Julian Salazarri buruz gehiago nahi baduzu, esteka honetan duzu aukera.

Lana digitalizatuta dago eta Europeanan osorik aurki dezakezue.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s