GEUK ETA GURE IRAKURLEEK GOMENDATZEN DITUGUNAK

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu. Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

erraiak AZALA def.inddErraiak

Santurtziko irakurzale taldeak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Erraiak/ Danele Sarriugarte. 173 or.

Gipuzkoako liburu saltzaileen gremioak urtero Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira eman ohi duen Zilarrezko Euskadi saria lortu du Danele Sarriugarteren (Elgoibar, 1989) Erraiak nobelak. “Erraiak” liburua “zaila” edo “korapilatsua” dela esan daiteke, Danelek aitortu zigunez, beste honelako solasaldietan irakurleek horixe bera esan baitiote. Bere defentsan soilik esan, idazlearekiko enpatia erakutsiz, horrelako testu bat idazteak ere zaila izan behar izan du. Ez, ez da hasieratik amaierara erraz eta eroso irakurri daitekeen liburua, zein definitzearren esan dezakegu arbola bat dela, non adarrei gelditzen garen so, arbolari bere osotasunean baino. Baina literatura ere desatsegina izateko da, gauzak diren moduan islatzeko, mozorrorik gabe, eta gu eta gure errealitateak zalantzan jartzeko. Egileak aukeratutako estiloa, berez, ez da inorentzat (idazle zein irakurlerentzat) batere erraza. Daneleri itzultzailearen lanbideak emandako kapazitateagatik beharbada, esaldi luzeak erabilita (laupabost lerroko batzuk), artifizioz beteriko (idazle, artista, musikariak eta abar luze baten erreferentziak agertzen baitira) eta oso onomatopeikoa eta atzizkiz hornituta den hizkuntz propio batek erakusten digu idazle honen gaitasun literarioa, gure ustez harritzeko modukoa hain gaztea izanik. Liburua lehenengo pertsonan dago idatzita, etengabeko barne bakarrizketa batean, irakurlea murgilduz, baina “… eta horra joan nintzen, eta hori pasatu zen …” kontatu ordez, egiten/ikusten/pentsatzen duen bakoitzean, protagonistaren iritzia baino bere errealitatearen ispiluaren aurrean kokatzen gaitu, analisi sakon eta pertsonala eginez, guri, irakurleoi, parte hartarazteko, protagonistaren azalean jartzeko asmoz. Horretarako, bizitzako hainbat pasartetako kontakizun gordinez baliatzen da idazlea, haserrea azaleratu nahi izan du eleberri forma hainbat egoeraren bidez, gauza askori errepasoa emanez. Barne bakarrizketa hau boxeo borroka bat bezalakoa izan da: geu, irakurleok, kolpeez babesten saiatu gara, gehienak saihetsetan, baina aurpegia deskubritu dugunean,testuari arreta jartzen diogunean, zuzeneko bat jaso dugu, protagonistari gertatutakoa guri ere gertatu zaigulako, gure segurtasun guztiek eta gure dogma guztiek eta gure egia berdadero guztiek ez dute ezertarako balio erraiek agintzen dutenean. Ez izan beldur, irakurle maitea, eta sartu borrokan.

06 Piztiaren begiakPiztiaren begiak

Santurtziko irakurzale taldeak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Piztiaren begiak/ Alberto Ladrón Arana. 315 or.

“Piztiaren begiak” (Elkar, 2012) eleberria irakurri dugu Santurtziko Irakurzale Taldean. Idazlearen betebeharra irakurleari irakurtzen jarraiaraztea baldin bada, maisuki lortu du Albertok. Nobelaren lehenengo partean agertzen zaigu Jon, zeinek aspaldiko istripu misteriotsu batean emaztea eta alaba jaioberria galdu zituen, eta bere langabearen bizitza geldoaren irudiek (lan elkarrizketen deskribapenak eginez, neskalagunaren semearen bila doanean detaileak kontatuz) laguntzen die idazleari lehenengo ehun eta hogei orrietan zehar datuak eta pertsonaia berriak gehitzen. Guri pistak emanez baino, gaia gero eta korapilatsua eginez. Mentalki Jon protagonistatzat hartzen badugu ere, momentu zehatz batean Dasilvak, espioitza-enpresa baten buruak, pisua hartzen du kontakizunean. Jonen ifrentzua dirudi Dasilvak, hain bizitza arrakastatsuarekin, baina Dasilvak ez du onartzen bere garaia pasatu dela, eta hanka-sartzez hanka-sartze, aurrerako ihesaldian jarraitzen du. Biak ala biak ez dira batere pozik bizi. Hirukiaren beste erpinean Xabier dugu, kartzelan urteak eman ostean, atera berri eta ondoren mendeku bila dabilen ETA kide ohia, aurreko bien arteko  hariak josiko dituena. Noren edo zeren alde egingo duen azken momentura arte ez dugu jakingo.

Mamarigako Arkupe kioskoaren blogetik ateratako testuak. Hauen artean, besteak beste, Santurtziko irakurzale taldean irakurtzen diren liburuen iruzkinak ikus ditzakezu. https://kioskoarkupe.wordpress.com/

 

05 La librería más famosa del mundoLa librería más famosa del mundo

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. La librería más famosa del mundo/ Jeremy Mercer. 334 or.

Jeremy Mercer Otawa Citizen egunkarian ezbeharren ataleko kazetari lanean ari dela, benetako ezbeharren inguruko liburua argitaratzen du eta Kanadatik ihes egin behar izango du arineketan. Eta Parisa helduko da idazteari ekiteko asmoa eta hiria gozatzeko nahia dituela. Dirurik gabe geratzen denean, zorionez Shakespeare & Company enpresa ospetsuan sartu eta enpresaren jabea den George Whitmanen eskuzabaltasuna izango du. Hirurogeita hamar urtetik gorako Whitman ohi baino bitxiago dabil eta bere liburutegian ohea eskaintzen dio Jeremyri Simon poeta, liburu dendako maizterrik zaharrena eta lan gutxien egiten duena, kaleratzearen truke. La librería más famosa del mundo eleberriak Mercerrek liburuen artean eman zituen hilabeteen eta Shakespeare & Company enpresako bizilagun bitxien berri   ematen digu.

04 Aurretik ondorenAurretik ondoren

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Aurretik ondoren / Anne-Margot Ramstein. 30 or. (3-7 urte).

Ttarttalo argitaletxeak egindako hiztegien artean gustukoena Aurretik, ondoren liburua izan da. Denborak eragiten dituen aldaketak kontatzen dizkigu, gauzak zer diren eta zer bilakatzen diren. Adibidez, liburuaren hasieran dauden eguzkia eta ilargia, adar txikia eta lorea, zuhaitza eta haritza. Erraza ematen du, baina liburuak aurrera egin ahala zailtzen doa: behia eta esne botila, basoa sutan eta berriro ere loretan… Gero eta zailagoa: umetxoaren zabua eta kulunkaulkia… Denboraren joana adierazten duten jolasak, hiztegiaren eran.

03 Edward ElgarEnigma variations; Pomp and circumstance marches; Serenade

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Enigma variations; Pomp and circumstance marches; Serenade [Soinu grabazioa] / Edward Elgar. disck 1 (CD)

Kritiko britainiar askoren ustez, Edward Elgar (1857-1934) idazlearen lanak jatorrizko soinu ingelesaren agerpena ekarri zuen, bai eta bere herrialdeko musikaren lehorte-aldiaren bukaera ere. Nahiz eta zenbaitek hanpatu eta arrunt iritzi bere lanari, ugari dira emozioa eta kritika onak.Disko honetan bere hiru lan ezagunenetakoak entzun ditzakegu: orkestrazio bikaina duen “Variaciones Enigma”; musika zirraragarri, formal eta oso hunkigarriaren bidez militarismo arroaren funtsa adierazten duen “Pompa y Circunstancia” martxa sorta eta; azkenik, “Serenata para cuerdas” lana, egilea gogoaserik utzi zuen lehena.

Laburbilduz, Elgarren disko onenetako bat dugu hau, soinu zirraragarri eta bizia duena, askoren ustez bere garaiko musikagile ingelesen artean ingelesenaren musika duena.

02 Going back homeGoing back home

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Going back home [Soinu grabazioa] / Wilko Johson & Roger Daltrey. Disko 1 (CD)

Wilko Johnsonen kasua gaixotasun larriaren kontrako borroka eta gainditze eredua da. R&B Dr. Feelgod musika bandako gitarrista zenari 2012ko bukaeran pankreako minbizi larria diagnostikatu zioten. Medikuek sei eta bederatzi hilabete bitarteko bizi itxaropena eman zioten, baina kimioterapiari uko egin eta agur esateko kontzertu-itzulia eta azken diskoa prestatu zituen, Roger Daltrey ,The Who taldeko kantariaren laguntzarekin. 2014an Wilkori ebakuntza egin eta tumorea kendu egin zioten. 2015eko erdialdean gaude eta oraindik ere segitzen du zuzeneko kontzertuak egiten izugarrizko indarrarekin.

Baina, ekin diezaiogun diskoa aztertzeari. Bob Dylanen “Can you please crawl out your window?” kantaren egokitzapena izan ezik, beste kanta guztiak Wilko Johnsonek konposatu ditu. Soinua gogorra eta bizia da, hiru akordeko benetako rock and roll-a, “bluesys” sustraiak dituena. Johnsonen gitarra etengabe ari da riffak sortzen, metrailadorearen gisara, eta Daltreyren ahotsa oso ondo egokitzen da kantetara, tempoak abeslari bikainek baino egiten ez dakiten modura kudeatzen dituela, “All through the city” edo “Everybodys carryin a gun” kantak bere egiten dituela.

Azken batean, “Long live rock and roll and long live Wilko Johnson!”

01 PerdidaPerdida

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia.  Gone Girl / David Fincher, 2014. Disko 1 (DVD)

 Ezkontzako bosgarren urtemugaren egunean, Nick Dunnek (Ben Affleck) Amy (Rosamund Pike) emaztea desagertu dela jakinaraziko du. Baina handik gutxira, polizia eta hedabideen presioari esker, Nikcek adierazten duen etxeko zoriontasunaren bertsioa kolokan jarriko da. Gainera, duen jokaera bitxiak susmagarri bilakatzen du… Gillian Flynnen “Perdida” best-sellerraren egokitzapena. Fimaffinity

Justin Changek Varietyn honakoa esan zuen: “Zehaztasun kirurgiko izugarria du, umore sena iluna eta 149 minutuan liluragarria oso”.

Joshua Rothkopfek Time Outen honakoa adierazi zuen: “gaiztakeria hipnotikoa duen filma da, ikerketen arrakastarako fedea berreskurarazten dizuna

 Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s