“Emma” irakurketa tailerra eta “Emma egunez egun”

12 Club de LecturaApirilean “El bolintxi aldizkari digitalean iragarri genizuen beste irakurketa-tailer bat jarriko genuela abian, oraingo honetan XIX. mendeko narrazio-idazle bikainetako bati eskainia, Jane Austenen “Emma” eleberriari hain zuzen.

FRASE

Irakurri ez diguzunok jakizue eleberri hau aukeratzeko arrazoia bikoitza izan dela. Batetik, egilea idazle bikaina eta mundu mailako literaturan garrantzi handikoa da; eta bestetik, kontuan hartu dugu aurten “Emma” liburuaren lehenengo argitalpenaren 200. urteurrena izango dela. Hasi baino egun batzuk lehenago eta tailer honen arrakasta ikusita (plazak pare bat egunetan agortu ziren), parte-hartzaileetako batek proposatu zigun gure aldizkarian tailerron laburpena “atalka” argitaratzea (astero iruzkin bat). Horrela, tailerrean parte-hartzeko plazarik lortu ez duten irakurleek “birtualki” han esandakoaren berri izan dezakete eta esperientzia gurekin batera disfrutatu.

Liburutegien Sareak proposamena pozik hartu zuen eta “atalka” egindako irakurketa tailerrari “Emma egunez egun” izena jarri zitzaion.

IMAGEN GENERICA

Tailerra sei saiotan banatu da. Horrela bada, liburuak berrogeita hamabost atal dituenez, saioetan hamaikana atal landu eta deskribatzen dira, eta horrez gain, parte-hartzaileak irakurritakoaren inguruan solasean aritzen dira Fernando García Pañeda idazle eta funtzionarioaren gidaritzapean.

Orain arte egin lau saio egin dira, eta dagoeneko “El Bolintxi” aldizkarian hasierako hirurei buruzko iruzkinak argitaratuta daude “Emma egunez egun” izenarekin, zeinetara zuzeneko sarbidea duzuen hurrengo esteka hauetan sakatuta:

Hurrengo “atalez” bakarrik esan espero dugula “Emma” eta irakurzale eta bereziki Jane Austinen zaleen arteko lotura izaten jarraitzea.

Ibilbide zoriontsu eta atsegina opa dizuet “Emma egunez egun” tailerrari buruzko iruzkinetan zehar.

Liburutegi Nagusia (E.A.B.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s