Alizia dagoeneko ez da neskatoa: 150 urte beteko ditu

09 Te puede interesar-CARLOSAlizia herrialde harrigarrian” liburua Lewis Carroll ezizenaz ezaguna den Charles Lutwidge Dogson idazlearen lanik garrantzitsuenaren argitalpenak

aurten 150 urte beteko ditu.
Frantzia, Austria edo Estatu Batuetan bat egin dute ospakizunarekin eta erakusketak, antzezlanak, hitzaldiak, gizarte-jarduerak edo kontzertuak antolatu dituzte, Alizia eta bere mundu berezia gogoratzeko.

Ekitaldi hauen artean, Erresuma Batuak burututakoa nabarmendu nahi dugu, zeinetan eleberriko irudiak dituen 10 posta-zigiluko edizio berezia salgai jarri duten. Graham Baker-Smithek diseinatutako irudi hauek ipuinaren pertsonai batzuen interpretazio bitxia adierazten dute, hala nola, Untxi Zuriarena edo Alizia berarena.

Jatorrizko liburua 1865eko maiatzean argitaratu zuen Alexander Macmillanek, negozioaren egoitza Londresera eraman berri zuen liburu-saltzaile eta argitaratzaile gazteak, Oxfordeko Unibertsitateko argitaratzaile izendatutakoak. Carroll eta Alexanderren laguna zenak biak aurkeztu zituen, eta  kontakizunarekin hunkituta eta besteak argitaratu berri zuen umeentzako kontakizunaren arrakasta ikusita, Alexanderrek Tennielen marrazkiak zituen ipuina argitaratzea erabaki zuen. Hortaz, Macmillan argitaletxeak argitalpenaren 150. urteurrena ospatuko du, zenbait ekitaldien bidez eta bertsio berriak ateraz. Aurtengo uztailean argitaletxeak lan osoa eta Philip Pullmanen hitzaurrea argitaratuko du eta, gainera, Morton N. Cohenek sinatutako Carrollen biografia eta idazle britainiarraren gutun bilduma argitaratuko dute.

Argazkiaren iturria: http://www.miraquienlee.com/

Argazkiaren iturria: http://www.miraquienlee.com/

Urteurrena ospatzeko dagoen beste ideia bat “Proyecto 150 Alice” egitasmoa da, zeinetan mundu osoko 150 irudigileri beren gaitasuna adierazi eta partekatzeko plataforma eskaini zaien, lan honekin lotutako irudien bidez. Lan honek “irudigileen artea sustatzen du eta elkarrekin maisu-lana burutzeko aukera ematen die”. Horrela adierazi dute egitasmoaren arduradunek webgunean.
Egitasmoaren helburua honakoa da: “Carrollek zuen umeak artean eta sormenean hezteko ideiarekin jarraitzea eta irudidun liburu honen irabazi guztiak Txina eta Mongoliako umeen heziketarako ematea”

Jarduerek, edizio berriek, ekitaldiek edo irudiek gogoratzen dute Carrollen historia oso arrakastatsua izan zela duela ehun urte baino gehiago, eta gaur egun ere, umeak eta helduak liluratzen dituela herrialde harrigarriaz.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s