“Emma” tailerra egunez egun

Bigarren saioa: 1-11 atalak

IMAGEN GENERICAMaiatzaren 14an Austenen “Emma” liburuari buruzko bigarren saioa izan genuen. Beste irakurzale klubetan liburu bat proposatzen da saio bakoitzerako, baina tailer honetan lan bakar bat aztertuko dugu 6 saiotan. Liburua gurekin batera sakon ezagutzeko aukera izan dezazuen hemen partekatuko dugu, baina kontuan izan gerta daitekeela lerro hauetan “spoilerren bat”, gaur egun esaten den moduan, topatzea.

01 CUBIERTA

Egile honen liburuetan aditua den pertsona batek gidatuko ditu saioak Fernando Garcia Pañedak hain zuzen, zeinek Mari Carmen Romeroren liburu bat erakusten digun, Historia de los Austenitas“, Jane Austenen XXI. mendera arteko zaleei buruzko kronika gaztelaniaz. Bertan egile britaniar honek duen jarraitzaile talde handiaren berri ematen zaigu, horietako bat Fernando bera.

02 Historia de los austenitas

Saioaren hasieran moderatzaileak galdera bat bota du: Asko aspertu zarete? Galdera honek benetan harritu nau, nire ustez oso egile atsegina eta irakurterraza da eta… Hala ere, saioan dauden batzuek (denak emakumeak eta irakurzale sutsuak, literatura arloan esperientzia handidunak eta haietako baten bat sormenezko idazketari buruzko tailerretako parte-hartzailea) baietz esan dute, irakurketa geldoa gertatu zaiela, paragrafo luzeak eta hizkuntza berezia erabiltzen dituelako. Denek esan dute kontuan hartu behar dela lanak bi mende dituela.

Baten batek esan du faltan dituela giroaren eta tokien deskribapenak (beharbada denok ditugulako buruan zinema eta telebistarako egindako Austinen egokitzapenak), horien artean Emma ere badela. Baina Fernandok esan bezala, idazleak agian saihestu zituen eleberrian ateratako giroa bere publikoaren ohiko giroa zelako, azken batean Jane Austenek garai hartako irakurleen eguneroko mundua islatzen zuen.

Pertsonaiekin antzeko zerbait gertatzen da, ez baititu fisikoki ia deskribatzen. Hasierako atal hauetan pertsonaiak aurkezten ditu, katea osatuko balute bezala, batek beste batzuk ekartzen dizkigu eta horiek beste batzuk; horrela, lehenengo zati hau amaitzerako, istorioaren osagarri guztiak ezagutzen ditugu, bat izan ezik, Fairfax andereñoa, beranduago agertuko baita, nahiz eta hasierako atal hauetan aipatu egin den.

03 PERTSONAIA NAGUSIAK-Lista definitiva

04 PERTSONAIAK EUSKERA esquema

Besteak beste, esan dugu hasierako atal hauetan ezer gutxi gertatu dela, pertsonaia talde mugatu baten arteko gorabeherak beste ezer ez dago eta. Orokorrean zereginik gabeko jendea da, zeinen denbora-pasa bakarra txutxu-mutxuka aritzea den. Bestalde, pertsonaia nagusiak ezkontzagin aritzeko duen gogo biziaz ere aritu gara. Horretarako lagunen artean bikoteak osatzen saiatuko da, baina betiere kontuan hartuta bakoitza zein maila sozial eta ekonomikotakoa den.

OCIOSOS

Komentatu dugu pertsonaiak egindakoen eta euren arteko elkarrizketen bidez definitzen direla, eta horrela argi geratu zaigu zein den Emmaren izaera: berekoia, alferra eta handiuste hutsa, zein saiatuko den bere lagun berria, Harriet, manipulatzen. Horrela bada, Harrietek ez du onartuko gogoko omen duen ezkongai baten maitasuna.

“…Yo tengo por regla general, Harriet, que si una mujer duda en cuanto a si debería aceptar a un hombre o no, ciertamente que tendría que rechazarle. Si puede vacilar en cuanto al “sí” tendría que decir “no” directamente…”.

“…Querida Harriet, me alegro mucho con esto. Me habría dado mucha pena perder tu trato, que tendría que haber sido la consecuencia de que te casaras con el señor Martin… Yo no te dije nada de eso, porque no quería influenciarte; pero habría sido para mí la pérdida de una amiga”.

Fernandori galdetu genion ea zergatik gaur egun, bi mende eta gero, oraindik irakurtzen den gugandik hain urrun dagoen mundua ekartzen digun eleberri bat. Fernandok uste du pertsonaiak ederto marrazten dituelako irakurtzen dela gaur egun ere. Izan ere, pertsonaiak sinesgarriak dira eta ezagutzen ditugun benetako pertsonekin identifikatu ditzakegu.

Horiez gain, nabarmendu dugu hasierako atal hauen orrialde interesgarrienak Emma eta bere koinatukidea den Knightley jaunaren arteko elkarrizketarenak direla, bera baita bere inguruko guztietatik koinatari aurre egiteko gai den bakarra. Pasarte horretan esaldi modernoak daude, adibidez Emmak esaten dionean normala dela emakume batek egiten dioten lehenengo ezkontza-eskaera ez onartzea. Are gehiago, 17 urteko emakume gaztea bada, oraindik makina bat kontu bizi behar dituena.

“…Y ella, a sus diecisiete años, apenas entrando en la vida, empezando a ser conocida, ¿va a sorprender porque no acepte el primer ofrecimiento que recibe? No… por favor, déjela tener tiempo para mirar a su alrededor”.

“…Siempre es incompresible para un hombre ver como una mujer rechaza una oferta de matrimonio”.

“…Era mucho esperar, incluso de Harriet, que se pudiera enamorar de más de tres hombres en un solo año”.

Eta gai goriak ere ekarriko digu. Galdetuko du ea gizonek ez ote dituen emakumeengan edertasuna eta atsegintasuna lehenesten beste bertute guztien gainetik.

“… y suponiendo que sea tal  y como usted la describe, solo bonita y de buen carácter… y hasta que se eche de ver que los hombres sean más filosóficos en cuanto a la belleza de lo que generalmente se suponen que son; hasta que se enamoren de mentes bien informadas en lugar de sus caras guapas… Estoy muy equivocada si los hombres en general no creen que la belleza y tal carácter son los títulos más altos que puede poseer una mujer.”

Gaur egun ere horrela da, gizonek sarritan nahiago izaten baitituzte gatazkarik sortuko ez dieten bikotekideak. Baina egia da koinatukideak erantzungo diola gizon azkar batek ez duela inoiz emazte tuntuna nahi izango.

Beti bezala, programatutako ordua labur geratu zen, solasaldia emankorra eta atsegina izan zen eta.

Eta aspertu ez zaitezten, laburpenari amaiera emango diogu. Datorren astean ere hemen izango gaituzue liburuaren hurrengo 11 atalak aztertzeko. Gainera, saio honetan paragrafo interesgarrienak azpimarratzeko erabakia hartu dugu, hurrengo saioan horiei buruz jarduteko.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s