“Emma” tailerra egunez egun

Lehenengo saio: Aurkezpena

IMAGEN GENERICAMaiatzaren 7an Casa Torre Jauregian Jane Austinen “Emma” liburuari buruzko solasaldia egin genuen Irakurzale Klubeko kideok, Santurtziko Udaleko funtzionarioa eta idazlea den Fernando García Pañedaren gidaritzapean. Tailerra oso interesgarria izan zen, izan ere, 

plaza guztiak bi egunetan bete ziren. Horregatik, batzuk izan zinetenez tailerrean egon pentsatu dugu interesgarria izan daitekeela laburpentxo bat egitea. Horrela bada, Bolintxi aldizkarian klubean programatutako sei saioen iruzkinak argitaratuko ditugu, behintzat “birtualki” egoteko aukera izan dezazuen.

IMAGEN 3

Lehenengo saioan Fernandok idazlea eta beraren garaia aurkeztu zizkigun: Erregeordealdian bizi izan zen, georgiar eta viktoriar garaien arteko urteetan hain zuzen.

Jane Austen

Aldaketa garaia izan zen hura, lehenago boterea lur-jabe handien esku zegoen, baina XIX. mendearen hasieran industria-iraultza hasi zen eta horrekin batera, makinak, zein landa-eremuetara ere heldu ziren. Horren ondorioz, dagoeneko ez zen zertan lursail handi-handiak izan errentagarritasuna lortzeko.
Horrela sortu zen erdi mailako gizartea eta horrek heziketa gosea ekarri zien, gizon zein emakumeei. Eta haztegi horretan sortu zen berez eleberria, gizarte maila berri horrek gozamenerako bakarrik jaso nahi zuen “genero” berria. Horretan Austen aitzindaria izan zen, Dickens edo Tackeray idazle handien aurretik idatzi zuen eta.

Jane 1775ean jaio zen landa-eremuan, Eliza anglikanoko artzain baten alaba izanik, bere eleberrietan horrelako pertsonaiaren bat beti agertzen zen. Militarrak ere nagusi ziren bere liburuetan, garai hartan izan baitziren gerra napoleonikoak eta hortaz, armadaren izena gorantz zihoan. Jane Austinen aitak eskolak ematen zituen etxean.

Sr.George AUSTENPADRE DE JANE

Sr. George AUSTEN

Bizkaian ere errealitate sozial bera bizi zen, hemen ere oinordekotza zen nagusi, eta horrela, legeak agintzen zuen etxea seme nagusiak, ez alabak, hartu behar zuela oinordean… Gai hau behin eta berriro agertzen da Austenen liburuetan, are gehiago, bere bizitzan ere izan zuen zerikusia, landa-eremua utzi eta Bathen, orduko udatiar-herri dotorean, bizitzen jarri zen eta, baina bertan ez zen batere pozik egon, bere ustez giroa oso artifiziala zelako.

Ez zen ezkondu. Izan ere, ezagutzen diren lehenengo mezu feministak bere liburuetan agertu omen ziren, bertako protagonistek uko egin baitzioten ezkontzeari, garai hartan emakumeen esku zegoen ia “irtenbide” bakarrari. 41 urte zituela hil zen gaur egun oraindik argi ez dauden arrazoiengatik, badirudi “Adisonen gaitza” izenaz ezagutzen den gaixotasunak hil zuela.

Saioan Austinen lanaz dakigunari buruz ere jardun zen, liburu hau edo besteren bat irakurri delako (klubeko kide batzuek “Emma” irakurrita zuten, edo “Orgullo y prejuicio” edo “Juicio y sentimiento” besteak beste) edo zine edo telebistarako egin diren egokitzapenek eta egileari berari buruz egin diren filmek ezagun egin dutelako, hala nola, “La joven Jane Austen”. “Emma” liburuak ere badu zinerako bertsioa, Gwyneth Paltrow dela protagonista nagusia.

tumblr_lpa5atgmht1qb5snro1_1280-e1429660

Fernandok esan zigun “Orgullo y prejuicio” liburuan lehenengoz agertu zela gero literatura eta zinean behin eta berriro agertuko den istorio bat: gizon batek eta emakume batek elkar ezagutuko dute, eta nahiz eta hasieran ezin elkar jasan azkenean maitemindu egingo dira.

Emma” aukeratu da aurten idatzi zeneko berrehungarren urteurrena delako eta gainera, Austenen liburuetatik moderatzaileak gogokoen duena delako: ironikoa, aberatsa xehetasun zein erabilitako estiloan, nahiz eta apenas duen “argumenturik”.

Austenek truko bat du: hasieran narratzaile gisa hasten da eta poliki-poliki protagonistarengan jarrarazten digu arreta.
Ez ditu pertsonaien ezaugarri fisikoak deskribatzen, bakar-bakarrik moralak, edo bestela, pertsonaiak esaten duenak azaltzen du benetan nolakoa den.

Zertzelada xume hauek entzunda (denbora arin joan zen, elkarrizketa hain zen atsegina…) maiatzaren 14rako egin genuen hitzordua eta adostu genuen ordurako 11. ataleraino (berau barne) irakurrita izango genuela, guztira 55 atal baitira eta 5 saio geratzen baitzaizkigu.
Nahi baduzue, irakurleok Bolintxin dugu topagune. Laster arte.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s