Gure irudia. Bécquerren sardina-saltzaileak

sardinera-Becquer-baja-Baina Bécquer, ez ote zen idazlea? Bada, bai, Gustavo Adolfo bazen. Baina Valeriano anaiak pintatzeari ekin zion, eta izan ere nahiko ondo.

1864ko uztailaren erdialdera, anaia biak Bilbora joan ziren eta Valerianok, une hartako pintore erromantiko garrantzitsuenetakoak, Algortako, Bilboko San Anton elizaren ondoko azokako eta sardina-saltzaile hauen xilografia batzuk utzi zizkigun. Sardina-saltzaile klasiko hauek txirikorda luzeak dituzte eta, nola ez, korrika doaz saltzera gona altxaturik eta zangoa agerian. Bernardo Rico Ortegak grabatu zuen irudia eta, 1865eko uztailaren 9an, XIX. mendeko Espainiako irudidun “El Museo Universal” aldizkariaren 28. zenbakian argitaratu zuten.

Retrato de Valeriano Bécquer Irudiaren etorria: http://www.pasapues.es/imagenes/valeriano-dominguez-becquer/index.php

Retrato de Valeriano Bécquer
Irudiaren iturria: http://www.pasapues.es/imagenes/valeriano-dominguez-becquer/index.php

Irudiarekin batera doan testuak txalupak heltzean sardina-saltzeileei egiten zitzaien danbor deia eta arrainak saltzeko Bilbora heltzen lehenengoak izateko egiten zituzten lasterketak kontatzen dizkigu. Eta, zer esanik ez, korrika eta oinutsik korrika joaten ziren emakume hauen trebetasuna, dotoretasuna, malgutasuna, sendotasuna eta edertasuna goraipatzen ditu.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s