GEUK ETA GURE IRAKURLEEK GOMENDATZEN DITUGUNAK

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

 

 

Vestido de noviaVestido de novia

Liburutegi Nagusiak gomendatua (M.G.B.) / Liburutegi Nagusia. Vestido de novia / Pierre Lemaitre. 443 or.

Sophie Duguetek ezin du ulertu zer gertatzen zaion: gauzak galtzen ditu, egoerak ahaztu, supermerkatuetan lapurtzen harrapatzen dute, nahiz eta berak ez duen gogoratzen ezer lapurtu izana. Eta hilotzak inguruan pilatzen zaizkio. Ezin dugu gehiago esan irakurleak irakurketa ikaragarri hau gozatu eta gogoz jardun dezan egiaren bila.

También esto pasaráTambién esto pasará

Liburutegi Nagusiak gomendatua (E.A.B.) / Liburutegi Nagusia. También esto pasará / Milena Busquets. 172 or.

Françoise Saganen Buenos dias tristeza liburua ikusita ez da harritzekoa Fràncforteko Liburu Azokan horrenbesteko arrakasta lortu izana. También esto pasará liburua irakurtzen hasi eta laster bidexka bat zabaltzen da, irakurtzen zoazen neurrian atzean ixten zaizuna. Liburu berezia da, errepikaezina, hobetu daitekeena, baina fikzioan erabat zintzoa, izan ere, egileak primeran moldatzen du fikzio hori, bikaintasunak ekartzen duen norberaren harrotasunera gehiegi hurbiltzen denean. Milena Busquetsen bigarren eleberria hasi bezain laster, entzun daiteke musikaren doinu atsegin eta txundigarria. Hamelinek ateratako soinua dirudi, oinak eleberriak berak zapaltzen dituen adreilu horien gainean gabiltza eleberriaren amaierara arte lekukotasunezko literaturaren erritmoan, baina ez modu katartiko edo sasisentimentalean. Partiturari egia literarioa dario, mundu unibertsal baina aldi berean pertsonalean sartuta egongo balitz bezala. Egileak Blanca pertsonaia gezurrezko tximistorratza bailitzan irudikatu du.

portada.fh11Zorioneko hondamendia

Liburutegi Nagusiak gomendatua (U.LA.A) / Liburutegi Nagusia. Zorioneko hondamendia / Adela Turin.30 or. (3-8 urte)

Hondamendi ikaragarri batek dena hankaz gora jarriko du eta etxea galtzeaz gain, bizitza goitik behera aldatuko zaie. Sagueta andreak konponbidea aurkituko du. Lehen bizimodu aspergarria zuten, orain, berriz, abenturak dituzte eta rol familiar berriak. Adela Turinen liburu honek gai ugari jorratzen ditu, besteak beste, familia-heziketa, berdintasuna eta estereotipo sexisten aurkako borroka, den-dena Nella Bosniaren irudien laguntzaz.

HaydnStreichquartette Op.33 Nr. 3, Op. 77 Nr.1 & 2

Liburutegi Nagusiak gomendatua (C.A.C.) / Liburutegi Nagusia. Streichquartette [Grabación sonora] / Joseph Haydn.  disck 1 (CD)

Hiru kuarteto eta Serenade batek (Haydenena izena baino ez duena) osatzen dute 2003an erregistratu zen bilduma hau. Alban Berg Kuartetoak zuzenean, baina saio desberdinetan, grabatutako piezak dira. Joseph Haydn egile bakarra eta handia egiten duten ezaugarri guztiak biltzen ditu: oreka, dotorezia, lirismoz betetako doinu paregabeak, erritmo biziko tenpoak, arkitektura eta sakontasun bikaina. Soinu gozoa eta garbia du eta interpretazioa, ezin hobea.

AC-DCRock or bust

Liburutegi Nagusiak gomendatua (R.R.D.) / Liburutegi Nagusia. Rock or bust [Soinu grabazioa] / (AC/DC). Disko 1 (CD)

Nekagaitzak, beti jo eta su, horrelakoxeak dira AC/DC taldeko kideak eta oktanaje altuko rocka. Taldean bajak egon diren arren (Malcolm Youngen gaixotasuna, eta Phil Rudden justiziarekiko arazoak), Australiako musika bandak diskoak argitaratzen eta birak egiten jarraitu du beste Youngdarraren agintepean (Angus, eskola-mutiko itxuraduna) eta Brian Johnsonen ahotsa lagun izan dutela, Bon Scotten ordezko hutsa izatetik haratago joan dena.

Disko hau ez da mugarria AC/DC taldearen diskografian baina itzulera duina da, argi erakusten duena taldeak garai batean izan zenari eusten diola. Diskoaren kanta guztiak Young anaiek eginak dira. Albumaren lehenengo singlea “Play ball” lehenengoz erabili zen TBS beisbol-ligaren trailer batean eta albumari izenburua ematen dion kanta “Rock or bust” riff eta koroen arketipoen erakusgarri da, taldearen berezko ezaugarria. Beste kanta azpimarragarri batzuk ere baditu: “Rock de blues away”, “Miss Adventure” zeppelindarra edo “Dogs of war” kanta ilun eta biribila.

Laburbilduz, “Rock or bust” diskoa ez da oso luzea 835 minutu), baina freskoa eta homogeneoa da eta gainera zuzenekoa, bertan AC/DC-k berriro jarri du bere formula hutsezina: blues oinarridun hard rocka. Urte askotarako…

La ley de la calleLa ley de la calle

Liburutegi Nagusiak gomendatua (I.U.F.) / Liburutegi Nagusia. Rumble Fish: La ley de la calla. Ikus-entzuneko materiala / Francis Ford Coppola, 1983. Disko 1 (DVD)

Rusty Jamesek (Matt Dillon) gazte garaiko pandilletara itzultzearekin egingo du amets, anaia nagusiaren ereduari jarraitu nahian, anaia (Mickey Rourke) aspaldi horrelako baten buru izandako errebeldea izan baitzen, “motorraren mutikoa”. Baina dagoeneko anaia ez dago…

Susan Hintonen izen bereko eleberriaren egokitzapena (Filmaffinity).

Film bikaina (…) Rourkek ezin hobeto betetzen du rola (Carlos Boyero: El Mundo egunkaria).

Maitasuna dario; zuri-beltzak, musikak eta eszenaratze onirikoak lirismoz jostiako zinta dakarte”. (Luis Martinez: El Pais egunkaria).

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s