Euskal Filmategiaren hainbat film sarean ikusgai

09 Te puede interesar-CARLOSEuskal Filmategi Funtsak bere artxibategiko zenbait funts eskegi ditu webgunean.

Erakundeak bere funtsak ikusgai jartzeko egitasmo bat jarri du abian, eta hauxe da egitasmo horren lehenengo urratsa. Ekimen honen bidez, artxibategian dituen irudiak ezagutarazi nahi ditu. Filmak hamarkada eta bildumetan daude banatuta eta aukeraketa egiteko irizpide historiko, geografiko eta kulturalak hartu dira aintzat.

Hasieran 1910 eta 1980 arteko filmak baino ez dira sarean eskegiko. Hala ere, atal honetan filmak argitaratzen diren neurrian, tarte kronologikoa zabalduz joango da.

Irudiaren iturria. www.filmotecavasca.com

Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

Hona hemen lehenengo faserako aukeratu direnak:

  • IRUN 1912 (1912): 1912ko San Martzial eguneko filmazioa, ekainaren 30ekoa. Euskal Herriari buruz Filmategian dagoen zaharrena da.
  • SAN MAMES FUTBOL ZELAIAREN INAUGURAZIO-PARTIDAREN IRUDIAK (BILBO, 1913ko ABUZTUAREN 21a) (1913). Bilboko San Mames futbol zelaiaren inaugurazioaren irudiak dira. Katedrala Athletic eta Iruneko Real Racing taldeen arteko partida jokatuz inauguratu zen.
  • GIPUZKOAREN EGUNA (1924): Primo de Riveraren diktadurapean Gipuzkoaren eguna izenaz ezagutu zen jaiaren ospakizuna. Euskal-espainiar identitatearen aldarrikapen egun gisa ospatzen zen egun hau.
  • PLENTZIAKO JAIAK (1927): 1927ko irailaren 1eko irudiak, San Antolin bezperakoak. Jaien eta herritarren ikuspegi paregabeak agertzen dira bertan.
  • ERLIEBEKO ZINEAREN INGURUKOA ESPERIENTZIAK (30eko hamarkada): Teofilo Mingeza gasteiztarrak hiru dimentsioko zinea filmatzeko egindako saiakera da hau.
Irudiaren iturria. www.filmotecavasca.com

Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

  • ARRASATEKO JAIAK (1933): Arrasateko jaietako irudiak. Herritarren irudiez gain, garai hartako emakume erraketisten ikuspegiak ere badira.
Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

  • JOSE ANTONIO AGIRRE NEW YORKen (1942): New Yorkeko erbestean Jose Antonio Agirre Lehendakariaren bizimodua eta Eusko Jaurlaritzaren egitekoa azaltzen dira.
  • ONGINTZAKO ERAKUNDE ESPAINIARRAK. CAJA DE AHORROS Y MONTE DE PIEDAD MUNICIPAL DE BILBAO (1944): Azkona anaien ekoiztetxeak Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren enkarguz egindako promozio-filma.
Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

  • UROLAKO TRENBIDEAREN 25. URTEURRENA (ZUMARRAGA-ZUMAIA). 1951eko OTSAILAREN 22a (1951). Urolako trenbidearen oroitzapenezko filma. Ospakizun ekitaldiez gain, trenbidearen ibilbidea ere ikus daiteke.
  • ITSASO JENDEA (1957): Donostiako kaian antxoa-arrantzaren inguruan egindako dokumentala. Honakoa Euskal Filmategiaren zaharberritze lanetako bat da.
  • GASTEIZKO HERRIA (1968): Uztailaren 25ean ospatzen den blusaren egunaren eta Andra Mari Zuria jaietako irudiak.
Irudiaren iturria. www.filmotecavasca.com

Irudiaren iturria:  www.filmotecavasca.com

  • TOPAKETAK 72 – ENTZIERROAK 72 (1972): Jose Antonio Sistiagak egindako film honetan urte hartako kultur jardunaldiak eta entzierroak ikus daitezke.
  • KILOMETROAK 77 (1977): Juan José Francok Kilometroak jaiaren lehenengo edizioari buruz egindako filma.
  • XALBADOR GAZTAIN KORMUTXA (1981): Juan Miguel Gutierrez zinemagileak Xalbador bertsolariaren omenez egindako filma.
  • BIHOTZEZ (1985): Pedro Oleak 1983ko uholdeen ostean, Bilboko Zazpi Kaleak konpontzeko egindako ahalegina omentzeko filma.

Film horiez gain, Filmategiaren artxibategian dauden bi bilduma ere jarriko dira ikusgai:

 

GERRA ZIBILARI BURUZKO BILDUMA 

  • GUERNIKA (1937): Nemesio Sobrebillaren zuzendaritzapean Eusko Jaurlaritzaren zine-propagandarako taldeak egindako film garrantzitsuena da, euskal herritarren alde, atzerriko laguntza eskatzeko pentsatutakoa.
  • JOSE MARIA DE KORTA ETA URIBARREN MEREZIMENDU HANDIKO APAIZAREN (ASTURIESEKO FRONTEAN HILDAKOA) HILETA ELIZKIZUNAK (1937): Frontean hildako euskal apaizaren hileta-elizkizunean egindako filmaketa, Jose Antonio Agirre lehendakaria eta gudarien desfilea ere bertan ikus daitezkeela.
Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

  • ASTE SANTUA BILBON (1937): Garai hartako propaganda frankistak euskalduna ideia komunista eta antiklerikalen aldeko herri gisa aurkezten zuenez, Jaurlaritzak euskaldunen katolikotasuna goraipatzezko filma egin zuen.
  • ELAI-ALAI (1938): Euskal errefuxiatuen alde egindako filma, non Elai Alai euskal dantza taldearen eta Eresoinka abesbatzaren emanaldietako bat ikus daitekeen.
Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

 

GOTZON ELORTZA BILDUMA

  • EREAGATIK MATXITXAKORA (1959): Ereagako hondartzatik Matxitxako lurmuturreraino doan kostaldea erakusten duen film dokumentala.
  • ABERRIA (1961): Gotzon Elortzak aberriari buruz egindako hausnarketa. Bertan garai hartako euskal kulturaren ordezkari nabarmenak agertzen dira, halako nola, Balentin Enbeita, Jon Lopategi edo Victor Olaeta.
  • ELBURUA GERNIKA (1962): Bermeotik Gernikaraino, Urdaibaiko Erreserba erakusten duen film dokumentala.
Irudiaren iturria. www.filmotecavasca.com

Irudiaren iturria: www.filmotecavasca.com

Donibaneko Liburutegia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s