Butano leherketa NO-DOan… eta beste zenbait gauza gehiago

butano1NO-DOak, bai horixe! Francoren diktaduran zine-emanaldiaren aurretik jartzen zuten dokumental horrek, asko eta asko zinera berandu joatera bultzatu zituen diktadorea egunero urtegiak inauguratzen ikusita aspertuta zeudelako,

eta horregatik hainbat filmaren hasiera galdu zuten. Bada, butano leherketa hainbesteko sona lortu zuen non NO-DOan eman zuten.

Horren urteurrena denez, berriro ere ekarri nahi dugu gertaera triste hori, ondoen jaso zuen iturria erakutsiz. Zorigaiztoko eztanda bizi izan zutenen gogoan ez ezik, NO-DO izenarekin ezaguna zen “Noticiario Nacional” saioan ere iltzatuta geratu zen, urtarrilaren 17tik 18rako gauean gertatutako ezbeharra jaso eta estatu osoko zinema aretoetan eman baitzuen.

Zenbaitek, adina dela kausa, ez duzue jakingo zer den NO-DOa (NOticiarios y DOcumentales). Francisco Franco Jeneralaren diktadurak sortutako berri eta erreportajeak zabaltzeko zerbitzua zen eta zine-emanaldi guztien aurretik eman behar zuten derrigorrean.

RTVE filmotekaren artxibo historikotik hartutako grabazioaren irudiak ikus ditzakezue, zeinetan eztanda proiekzioaren 1,15 minututik aurrera dagoen (“Noticiero del 30-01-1967 Nº 1256A”).

Berriarekin zerikusia duten loturak:

NO-DOak gertaera hau jasotzeaz gain, hainbatetan jaso zituen Karmengo Amaren prozesioa, portuko lanak eta sardinerari egindako monumentuaren sorrera eta inaugurazioa. Jarraian loturak dituzue.

Karmengo Amaren prozesioa

Portuko lanak

Cementerio de barcos en Santurtzi Irudiaren iturria: http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/

Cementerio de barcos en Santurtzi
Irudiaren iturria: http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/

Sardinerari egindako monumentua

  • 1964ko irailaren 28ko albistegiak Joaquín Lucarinik sardinerari monumentua egiten zuen bitarteko dokumentua, modeloa kaiko arrapalan paratuta zegoela, eta inaugurazioa jasotzen duen dokumentua biltzen ditu. (01:36tik 02:50ra) http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-1134/1470016/

Aizue, inork badaki nortzuk diren sardinera hauek?

Sardinerari egindako monumentua, 1964 Irudiaren iturria: Periódico Municipal BILBAO

Sardinerari egindako monumentua, 1964
Irudiaren iturria: Periódico Municipal BILBAO

Ziur une atseginak emango dituzuela aspaldiko irudiok ikusten.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s