Bilbo-Santurtzi tranbia, abereek tiratutakoa

Tranvia de PEDERNALES A BERMEOMetroa zatika inauguratu ohi da inguru honetan, orain Porturaino, gero Santurtziraino, hurrengo urtean Kabiezeseraino… Trenbideetako tradizioa omen da, izan ere,

Bilbo-Santurtzi tranbia zatika jarri zen abian 1882ko matxoaren 27an.

Egun horretan Bilbo-Desertu linea hots eta jai handiz inauguratu zen, eta jakina, Bilboko San Nikolas Plazan bost autoak bedeinkatu ziren, euretatik tiraka ibili behar ziren zaldi eta guzti. Kroniketan ez da konpainia berriko langileen bedeinkapenaz ezer aipatzen. Segizioa Desertu-Barakaldon altxatutako garaipen-arkuetara heldu zen suziri, bolandera eta musika-soinuen artean. Eta hortik buelta La Casillaraino agintariek, enpresaburuek, ingeniariek eta bestelako handi-mandiek oturuntza ederra jan eta horrelako egoera garrantzitsuekin batera eman beharreko hitzaldi ustez atseginak goza zitzaten.

Tranbia Bilboko San Anton elizaren ondoan Irudiaren iturria: http://www.spanishrailway.com

Tranbia Bilboko San Anton elizaren ondoan
Irudiaren iturria: http://www.spanishrailway.com

Aurrekoetatik behar bezala banatuta, trenbidea eraiki zuten langile xumeek ere izan zuten gonbita.

Eta apirilaren 23an, herriko zaindaria den San Jorgeren miraria bailitzan, tranbia Santurtzira heldu zen zirimiripean, eta berton ere, barakaldarren mailari eutsiz, arku ederra osatu zen. Herrian jende andana zegoen tramankulu berriaren zain, batzuk erreka zeharkatuz heldu ziren, beste batzuk eskuinaldeko tranbian eta izan ziren San Fernando auto ezagunean etorri zirenak ere, hau da, zati bat oinez eta bestea ibiliz. Erraza da asmatzea bertan ere makina bat suziri, bolandera eta txalo egon zirela, bai eta agintariak, oturuntza eta hitzaldiak ere. Are gehiago, “La Pozzone” egon zen kantari, une horretan Bilbon lanean zebilen konpainiako soprano bakarlaria, ez zuenak, bide batez, brindisa inauguratzeko aukera galdu.

Zoritxarrez, oraingo honetan langileak esku-hutsik geratu ziren.

Bermeotik Sukarrietara zihoan tranbia. Irudia: José Vicente Coves Navarro Irudiaren iturria: http://www.spanishrailway.com

Bermeotik Sukarrietara zihoan tranbia. Irudia: José Vicente Coves Navarro
Irudiaren iturria: http://www.spanishrailway.com

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s