Bilbiko horma-irudiak

10 En el entornoBilbi edo Bilbo Zaharra inguru gatazkatsua da eta Hiriko auzorik zigortuena den hau azken urte hauetan aldaketa prozesuan dago, zenbait jardueren bidez. Jarduera hauetako bat

zenbait arrazoirengatik agerian geratu ziren bitarteko hormak edertzea izan da. Bada (Jose Ramón Bañales), Fermín Moreno eta Jorge Rubio artistek burutu dituzte lanak. 2001 eta 2005 urteen artean, nork bere aldetik edo taldeka, jarraian aurkeztuko dizkizuegun horma-irudiak sortu zituzten:

Itsasadarraren ezkerraldean eta San Anton zubitik oso gertu Badaren bi hormairudi daukagu. Lehenengoa, “Bolas” izenekoa, egoitzak lerrokatzean geratutako horma zati estu batean dago. Kolore biziko esfera hauek argitasuna eta alaitasuna ematen diote eremuari.

Bolas (2001) Bada (José Ramón Bañales) (1962) Irudiaren iturria: Bilbao La Vieja Miribilla. Folleto.

Bolas (2001)
Bada (José Ramón Bañales) (1962)
Irudiaren iturria: Bilbao La Vieja Miribilla. Folleto.

Kale beretik ikus daiteke bestea, gainetik zenbait silueta misteriotsu dituen gazte baten irudi errealista dena.

Mural (2001) Bada (José Ramón Bañales) (1962) Irudiaren iturria: http://www.bilbao.net/blogs/surbisa/files/2014/02/mural1.png

Mural (2001)
Bada (José Ramón Bañales) (1962)
Irudiaren iturria: http://www.bilbao.net/blogs/surbisa/files/2014/02/mural1.png

Cortes kalean Fermín Morenoren hormairudi handi abstraktua dago bi egoitzen arteko angeluan. Oinarrizko kolore biziak ditu eta oso deigarriak.

Mural abstracto (2002) Fermín Moreno (1970) Irudiaren iturria: Bilbao La Vieja Miribilla. Folleto.

Mural abstracto (2002)
Fermín Moreno (1970)
Irudiaren iturria: Bilbao La Vieja Miribilla. Folleto.

Orain Fleming plazara bagoaz, hiru artistek pintatutako skate patinatzaile gaztearen irudia ikusiko dugu Mena kaleko bi teilatuen arteko horman.

Mural (2002) Bada (José Ramón Bañales) (1962), Jorge Rubio (1972), Fermín Moreno (1970) Irudiaren iturria: Bilbao La Vieja Miribilla. Folleto.

Mural (2002)
Bada (José Ramón Bañales) (1962), Jorge Rubio (1972), Fermín Moreno (1970)
Irudiaren iturria: Bilbao La Vieja Miribilla. Folleto.

Bilbitik atera eta Juan de Garay kaletik gora eginez Iralabarrirantz, hiru artistek egindako hormairudi erraldoia ikusiko dugu Kirikiño plazan, eraikitzeko modukoa zen orubean.

Mural Plaza Kirikiño (2004-05) Bada (José Ramón Bañales) (1962), Jorge Rubio (1972), Fermín Moreno (1970) Irudiaren iturria: http://www.panoramio.com/photo/28205346

Mural Plaza Kirikiño (2004-05)
Bada (José Ramón Bañales) (1962), Jorge Rubio (1972), Fermín Moreno (1970)
Irudiaren iturria: http://www.panoramio.com/photo/28205346

Denbora eta gogoa baduzue, Bilbira bueltatzea proposatzen dizuet horma-irudi gehiago zuen kabuz ikusteko. Lehenengoa sixeart artistarena da, kolore biziko mantxa handiak dituena. Bigarrena Munichen bizi den Michael Grudziecki muralistarena da, zein errealismo magikoan sar genezakeen. Eltono paristarrak Urazurrutian motibo geometrikoak dituen horma-irudia egin du eta Aryz katalanak “El fin justificado” izena duten hezurdura sorta proposatzen digu.

Futurismo primitivo Sixeart Irudiaren iturria: http://www.bloghalconviajes.com/2013/01/bilbao-punto-vista-joven/

Futurismo primitivo
Sixeart
Irudiaren iturria: http://www.bloghalconviajes.com/2013/01/bilbao-punto-vista-joven/

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s