Alexis Arnolden kristaldutako liburuak

09 Te puede interesar-CARLOSAlexis Arnoldek, San Franciscon bizi den artistak, denboraren joana aztertzen du bere lanen bidez. “Crystallized Book proyect” lanean, literatura-liburu klasikoak kristaldutako liburuen eskultura bikainak bihurtu ditu.

Arnolden ustez – Zazpika aldizkariaren 842. zenbakian ezagutu dugun artista – liburuak, izoztuak eta kristalduak, ale geologikoak bilakatzen dira, ia historia-, erabilera- eta oroimin-fosil arkeologikoak.

Art in Technological Times Irudiaren iturria. http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Art in Technological Times
Irudiaren iturria:  http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

“Sail honen ideia hasi zen bazterrean utzitako liburuz beteriko kutxak, liburutegi itxiak eta paperezko liburuak utzi eta gailu elektronikoak erabiltzen hasitako lagunak aurkitzen hasi nintzenean” esaten du artistak bere webgunean.

Borax-kristalak erabiliz, Alexisek hainbat liburu arte-lan bihurtu ditu, hala nola, “El guardián entre el centeno”, “Matar a un ruiseñor”,La Biblia”, National Geographic edo la Rolling Stone aldizkariak, Linux eta Photoshop esku-liburuak edo San Franciscoko telefono aurkitegia.

San Francisco Phone Book Irudiaren iturria. http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

San Francisco Phone Book
Irudiaren iturria:  http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Linux: The Complete Manual Irudiaren iturria. http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Linux: The Complete Manual
Irudiaren iturria:  http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Liburuak objektu estatikoak bihurtzen dira, kontatzen duten istorioa denboran izozturik. “Hasteko, borax kristalen soluzio gainasea sortzen dut eta molekulak hedatzen dira. Behin murgilduta, liburua nahi dudan moduan maneiatu ahal dut. Ur gainasea hoztu ahala, molekulak uzkurtu egiten dira eta boraxen soberakina kristaltzen da. Soluzioa erabat hoztu denean eta objektuan dauden kristalak handitu direnean, desitxuratu gabe sikatzen dut. Nik Twenty Mule Team Borax arroparako garbikaria erabiltzen dut, gauzetan kristalak handiarazteko”.

Prozesuari esker, liburuek fisikaren kontra doazen itxura berriak hartzea lortzen da.

This Is Water Irudiaren iturria. http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

This Is Water
Irudiaren iturria:  http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

National Geographic Magazines(Roundabout) Irudiaren iturria. http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

National Geographic Magazines(Roundabout)
Irudiaren iturria:  http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Artistak liburuen materialtasuna eta beren edukia aurrez aurre jarri nahi ditu, “inprimatutako liburuaren ahultasuna” erakutsiz. “Kristalek testua mugitzen dute eta liburua objektu estetiko eta ez erabilgarri bilakatzen dute”. Arnoldek esaten du, horrela, liburuak denboran izozten direla eta oroimin-ale bilakatzen direla. Alexisek kalean aurkitzen dituen liburuekin egiten ditu eskulturak, erabiltzen ez diren gero eta liburu gehiago dagoela adierazteko. Ba ote dago oraindik paperezko hiztegian edo entziklopedian begiratzen duen inor? Sail honetan, liburu adierazgarri eta oroiterazle asko dago eta kristaldutakoan eta eskultura bilakatutakoan, dimentsio ez funtzionala lortzen dute.

Begira ezazu webgunean.

Best In Children’s Books Irudiaren iturria  http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Best In Children’s Books
Irudiaren iturria:  http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Bennet Cerf’s Animal Riddles Irudiaren iturria. http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Bennet Cerf’s Animal Riddles
Irudiaren iturria:  http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Esku-Photoshopa Irudiaren iturria. http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Esku-Photoshopa
Irudiaren iturria:  http://www.alexisarnold.com/#/new-gallery-1/

Donibaneko liburutegia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s