Santurtzi 1900. Irudiz irudi – Imagen a imagen


01 Copia de lamina-DEFINITIVA MODIFICADA copiarSanturtziko Liburutegi Sarearen
tradizioari jarraituz, aurten ere gure irakurleei opari bat egingo diegu herriko zaindariaren eta Liburuaren Eguna nolabait ospatzeko. Horrela bada, aurten “Ipuin-metrajeak bildumaren 12. alea, “Santurtzi 1900” liburuxka, banatuko dugu.

PORTADA LIBRO

Santurtzi 1900” liburuxkak iazko opariaren irakurgaia dakar. Gogoan baduzue, iaz Goio Bañalesek luma, rotring eta ur-kolorez egindako erreprodukzioa banatu genuen, non XX. mendearen hasierako Santurtzi ikus zitekeen. Aurtengo liburuxkak garai hartako elementu adierazgarrienen nondik norakoak azalduko dizkigu, testu irakurterraz eta dibulgatiboen bidez, gure herri maitea hobetoxe ezagutu dezagun.

Dudarik gabe, XX. mendearen hasiera mugarria izan zen Santurtzirako, orduantxe bereganatu baitzituen Txitxarra eta Campo Grande, udalerria Portugaleteraino bertaraino eramanez. Gainera, Murrietaren obra filantropikoa ere garai hartan burutu zen, bai eta kaia eta Santurtzi eta Ortuellaren arteko banaketa ere. Herria, urte gutxian, herrixka izatetik irudian agertzen dena izatera heldu zen. Azken honetan, batez ere arrantzari ekiten dioten auzokideak jauregi eta egoitzetan uda ematen duten burgesiako eta aristokraziakoekin eta ostatu eta etxeetara etortzen diren bisitari eta udatiarrekin bizi dira. Santurtzi bitxi eta turistikoaren geroa erabat aldatuko da ezkerraldeko garapen industriala eta kanpoko portuaren eraikuntza direla medio.

Hilaren 21ean 19:00etan Casa Torre Jauregian Goio Bañales eta Enrique Bernaolaren eskutik egingo den aurkezpena, herriko ilustratzaile eta ikerlaria eta egitasmo zein testuen arduraduna, hurrenez hurren eta 23an, Sareko liburutegi guztietan egongo da eskuragai.

Jatorrizko lamina, bere egilearen oparia, Liburutegi Nagusian aurkituko duzu.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s