Zein usain dute liburuek?

09 Te puede interesar-CARLOSIrakurle guztiok dakigu liburuek, berriek zein zaharrek, usaina dutena, baina zergatik ote? Gainera, liburu guztiek ez dute usain bera

Paper birziklatuko argitalpenek ez dute paper zuritukoek duten usain bera, eta azal josiak dituztenek ez dute lekedatuta dituztenena. Ez eta sakelako liburuek luxuzko argitalpenena ere eta, zer esanik ez, erabilitakoek lehenengoz erabiltzen direnena ere ez.

Liburu berriek duten usaina

Hauek duten usainak eta usainaren arrazoiak azalpen kimikoak dituzte ia soilik. Liburu berriek duten usaina lekeda, papera zuritzeko erabiltzen diren agente kimikoak, adibidez kloroa, eta inprimatzeko tintaren nahasketa da.

imagen 1

Liburu zaharrek duten usaina

Liburu zaharren kasuan ere, usainaren arrazoia kimikoa da; izan ere, paperak bi osagai nagusi zituen: zelulosa, egurrean, espartzuan edo kotoian dagoena eta kalitatearen araberakoa dena, eta lignina, landareei gogortasuna ematen diena, zuntzak elkartzen dituen landare osagaia delako, eta landareetan %20tik 30era aldatzen dena.

Gaur egun kalitatezko paper orea lortzeko, zelulosa egurraren gainontzeko osagaietatik aldendu behar da, batez ere ligninatik. Horretarako bide mekanikoak, kimikoak edo bitarikoak erabiltzen dira.

Banaketa hau ez da beti horrela egin, eta liburu zaharrek lignina kantitate aldakorrak dituzte eta beti liburu berrietan baino askoz kontzentrazio altuagoetan. Liburu dendetan erosten ditugunek kantitate txikia dute zuri mantendu ahal izateko eta denborak aurrera egin ahala ez oxidatzeko. Zaharretan, berriz, papera horitzen da eta kolore iluna hartzen dute batez ere bazterretan –airearekin kontaktu handien dagoelako- eta gainera “liburu zaharren” usain berezia hartzen dute, liburu berriek sekula izango ez dutena.

imagen 2

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s