Tintinen abenturak Iberiar Penintsulan eta Euskal Herrian

09 Te puede interesar-CARLOSEuropako komikietako bi pertsonaia nagusiak Asterix eta Tinin dira, zalantzarik gabe. Ondo asko dakigu Asterix Hispanian egon zela, baina orain arte uste genuen kazetari ausarta eta Haddock kapitaina penintsulanegon gabeak zirela. Baina argitaratu gabeko biñeta bat aurkitu dugu berriki. Ikerketa lan eskerga bati esker, irudi berri honen ekintza Cadizeko “La manzanilla” upelategian gertatzen dela jakin dugu. Tintin eskoziar jantzita agertzen denez, uste dugu abentura hori “tacita de plata” inauterien garaian gertatzen dela. Hernandez eta Fernandez detektibe zolien atzean pertsonaia misteriotsu bat azaltzen da egunkaria irakurtzen ari delako itxura egiten, baina eszenan gertatzen ari denari adi. Ezezagun honek zeresanik ote du istorioan? Baietz uste dugu. Espero dugu biñeta gehiago agertzea, eta Hergék sortutako pertsonaiaren abentura honen jarraipenaren berri izatea.

01 Tintin 1

Ikerketa lanean ibili garenean kazetari ezagun honen beste abentura bat aurkitu dugu, oraingo honetan Euskal Herrian. “Escale à Biarritz” du izena eta azalean gure pertsonaiak “Hotel du Palais” ezagunean ikus daitezke, Eugenia de Montijo enperatrizaren udako etxean.

02 Tintin 2

Tintinzalearen txokoan” informazio ugari duzue, besteak beste, Hergéri buruzko dokumentazioa, “lerro argia” marrazkia eta Tintinen apokrifoak.

Eta badaezpada ahaztuta baduzue, txokotxo honetan dituzue “Asterix en Hispania” komikiaren azala eta webgunearekiko esteka.

03 tintin 3

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s