San Jorge elizako termometro-barometroa

09 Te puede interesar-CARLOSSan Jorge elizaren aterpean, laukizuzen formadun horma-hobi batean sartuta, ia ikusten ez den termometro-barometro bat dago, zeinek gaur egun erabilgarritasuna galdu duen

teknologia berriei eta sakelako aplikazioei esker bat-batean eta edonongo tenperatura erreala, sentsazio termikoa, hezetasun erlatiboa eta haizearen abiaduraren berri izan dezakegulako.

01 IMG-20150318-WA0006

Baina 100 urte baino gehiago dira ezagutza horiek erabilgarriak ez ezik, ezinbestekoak ere direnak egunero Abrara traineru hauskorretan arrainetan ateratzen ziren arrantzaleentzat. Ez zegoen edonoren esku doitasunezko barometroak kontsultatzea eta hortaz, aldez aurretik klimatologia ezagutzeak eta eguraldia aurreikusteak une jakin batean bizia salbatzea ekar zezakeen, baldin eta aurreikusi ahal bazituzten Kantauri Itsasoan hain ohikoak diren enbatak.

Horrexegatik, XIX. mendearen amaiera aldean hainbat arrantza-portutan, bai udal agintariek, bai ongile eskuzabalen batek sustatuta zenbait termometro-barometro publiko jarri ziren, bai eta zenbait erloju mekaniko ere, arrantzaleek zein herritarrek orokorrean erabil zitzaten. Erloju publikoek mendebaldeko gizarteak erabat aldatzea ekarri zuten, eguneroko jardueretan izan zuten eragina zela-eta, besteak beste, lanak eta betebehar erlijiosoak erregulatzen zituztelako. Termometro-barometroak ez ziren hain garrantzitsuak izan baina zalantzarik gabe, ezbehar asko ekidin zituzten.

Santurtziko lehenengo termometro-barometroaren jatorria ez dago batere argi. Honetara, gure udalerriko memoria historikoarekin lotutako beste zenbait kontutara bezala, berandu heldu gara. Gaur egun ez dago horren testigantzarik emango duen lekuko fidagarririk. Bakar-bakarrik dugu Jenaro Urtiagak idatzitako “Monólogos de una sardinera santurzana” liburuan dagoen kontakizun bat.

Jenaro Urtiagak elezahar bat kontatzen digu bertan. XIX. mendeko erdialdeko zapatagile argi eta autodidakta batek denbora luze ematen zuen ikasten eta irakurtzen. Nahikoa zekiela uste izan zuenean zapatagile izateari utzi eta marinel gisa belauntzi batean itsasoratu zen itsasoaz handiko tokietara: Kubara, Puerto Rico eta Filipinetara, (azken kolonietara), eta Inglaterrara abiatzen ziren horietako batean. Izan ere, Trianoko mendietatik burdina tonaka esportatzen zen Ingalaterrara.

Urteak joan urteak etorri, egun batean itsasontzi bat Abran ainguratu zen. Marinel joandakoa kapitain itzuli zen, gizon zabala, sendoa, ez oso altua eta ahots sakonekoa,kokospean bizar txukun moztuta eta bibote mardula zituela. Jenaro Urtiagaren arabera, Jose Bagineta zuen izena, baina kapitaina izan zenetik, On José deitzea izan zuen gustuko. Hala ere, herrian txantxetan “Butifarra kapitaina” deitzen zioten, beharbada bere itxurak, txikia eta potoloak, hestebete mota hori zekarrelako gogora.

Tira. Behin, Inglaterrara egindako bidaia baten bueltan, Butifarra kapitainak Londresetik opari bat ekarri zuen Santurtziko arrantzaleentzat. Ezkutuan atera zuen itsasontzitik, muga-zergarik eta bestelako zergarik ez ordaintzeko.

Butifarra kapitainaren identitateaz, berriz, hainbat agiri aztertu ondoren, besteak beste 1895eko hauteskunde-errolda, uste dut José Bastegieta dela, 1850ean jaiotakoa bera, merkatal kapitaina lanbidez eta gaur egun Juan Jose Mendizabal izena duen enparantzako bizilaguna. XIX. mendearen amaieran eta ziur aski 1903ra arte itsasgizon hau Sota y Aznar itsasontzi-enpresaren Santurce izeneko merkatal bapore baten kapitaina izan zen, ontzia garai hartantxe hondoratu baitzen Ingalaterrako kostaldean.

Luis Pinedok jasotako historia-oharretan beste bertsio bat plazaratu zuen. Bere ustez, ekimena Udalarena izan zen, zeinek 1894an barometro bat erostea erabaki zuen arrantzale eta herritarrentzat.

Edonola ere, termometro-barometro modernoa zen, denetik zuena. Hasiera batean udaletxe zaharraren atarian jarri zen, baina 1903an udaletxea eraitsi zen gaur egunekoa eraikitzeko, gutxi gorabehera orube berean, eta gailua San Jorge elizan zulatutako kontrahorma baten horma-hilobi edo hutsarte batean jarri zuten, sarrerako atearen eskuin-aldean, atariaren azpian. XX. mendearen amaierarekin termo-barometroak herrian izandako egonaldiaren amaiera ere etorri zen. Egun batean apurtuta agertu zen eta barruko merkurioa atariaren harlauzetan zabalduta. Konpondu eta sakon garbitu ondoren, gailua ohiko tokian jarri zuten berriro, baina handik gutxira lapurtu egin zuten. Horixe izan zen gure udalerriak itsasoarekin izandako harreman sakonaren lekuko zuzenaren azken arnasa. Gure ondare historikoaren oinarrizko elementu hau kendu digun delituaren nondik norakoak ezezagunak dira guretzat.

Termometro-barometroaren itxura eta ezaugarriez ere ezer gutxi esan dezakegu. Berriro ere Jenaro Urtiagaren informaziora jo behar dugu, daturen bat edo beste ematen du eta. XIX. mendearen azken hamarkadan Ingalaterran Negretti&Zambrak, tresneria zientifiko eta optiko mota honetan espezializatua zen enpresak egindako gailua zen. Enpresa 1850ean sortu zuten Enrico Angelo Ludovico Negrettik (1818-1879) eta Joseph Warren Zambrak (1822-1887). Hain ziren entzutetsuak gailuak, non Victoria erregina, Alberto printzea eta honen semea zen Eduardo VII erregearen zein Erresuma Batuko Errege Behatokiaren hornitzaile ofizial izendatu zuten.

Hasieran, arrantzaleak ez ziren gailuaren erabilgarritasunaz fidatzen eta nahiago zuten zerumuga Mamarigan Itsasoko Amaren baselizaren ondoko begiralekutik begiztatzen jarraitu, eguraldia hortik aurreikusteko. Baina poliki-poliki konprobatu zuten gailu horrek ia beti asmatzen zuela, eta ordutik biharamuneko eguraldiarekin zalantzarik baldin bazegoen, beraren inguruan biltzen hasi ziren. Are gehiago, bertso batzuk eskaini zizkioten:

Al termo-barómetro

Aparato moderno, preciso y valioso,
Barómetro querido, más que el oro precioso.
Te adoramos si anuncias tiempo bueno y hermoso.
No te odiamos si indicas que será tormentoso.
¿Por qué?
Porque mucho nos ayudas
al predecirnos que vienen
las galernas.
Porque por ti hay menos viudas
aunque casi se nos llenen
las tabernas.
Porque del puerto zarpamos
si tiempo de navegar
vaticinas.
Y anchoas y atún pescamos
y otros peces de la mar,
y sardinas.

Gaur egun ez dakigu nolakoa zen termometro-barometroa, ez dagoelako ez argazki zaharrik, ez eta berau deskribatzen duen inongo idatzirik ere. Garai hartan kai britaniarretan gehienbat hiru eredu erabiltzen ziren. Beraz, pentsa daiteke horiei jarraituz egin zela gurea.

 

Mahastietako Liburutegia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s